• Vimeo
  • Twitter

Askebideak

Askebideen helburua haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak jarri dira martxan, haur guztiak desberdinak direlako eta batzuek irudien bidez komunikatzea gustukoago duten bitartean, beste batzuek adibidez, gorputzarekin egitea nahiago dutelako
Esan ipuinekin
Esan ipuinekin

Pello AƱorga

Esan ipuinekin

Hitzen arteko loturek narrazioak sortzen dituzte hemen. Fantasiazko munduak eta sentipenak nahastu eta konpartitzea ematen da gune honetan.

[gehiago irakurri]

Esan irudiekin
Esan irudiekin

Idurre Ugalde

Esan irudiekin

Pintzelak, margoak, papera, mihisea… ideiak irudien bitartez kaleratzeko adierazpidea da hau.

[gehiago irakurri]

Esan rap-arekin
Esan rap-arekin

Odei Barroso - Moro (Band Sound System)

Esan rap-arekin

Norbanakoak barruan duen hori paperean eta ahozko adierazpenaren bitartez plazaratzeko sortua. Jendaurrean azaltzeko, norbere erritmoa eta tonua jartzeko bidea.

[gehiago irakurri]

Esan gorputzarekin
Esan gorputzarekin

Odei Astibia

Esan gorputzarekin

Gorputz guztiak desberdinak dira eta bakoitzak soinu berezia sortu dezake. Gorputzen mugimendu eta soinuekin zein perkusio instrumentuekin adierazpen sonoroak transmititzeko aukera ematen da bertan.

[gehiago irakurri]

Esan DJarekin
Esan DJarekin

Stepi (Bad Sound System)

Esan DJarekin

Hip Hop munduaren arlo bat da DJa. Musika eta erritmoaren bitartez haurrek DJaren mundua ezagutu eta nahi dutena adierazteko aukera izango dute barrua askatuz eta sorkuntza prozesua konpartituz.

[gehiago irakurri]

Esan hormargoturekin
Esan hormargoturekin

Eider Eibar

Esan hormargoturekin

Askebide honetan, haurrek adierazi nahi dutena, irudi eta hitzen bitartez hormetan azaleratzen dira. Irudien eta mezuen sorkuntzak modu kolektiboan bideratzen dira jabegabetzaren bitartez non guztion ahotsak, beharrak eta formak hartzen diren kontutan.

[gehiago irakurri]

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.