• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Hankak protagonista izan ziren Marina Pintos-ek gidatutako bigarren Yoga Familian saioan

2017/11/07

Pasa den larunbatean, azaroaren 4an, Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatua, Marina Pintos-ek gidatutako bigarren Yoga Familian saioa egin zen Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

Familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2017/10/24

Azaroak 4, larunbara, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Marina Pintosek gidatuta, familientzat bigarren yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da.

Haziak proiektuak Donostian izango den Ilusionista Sozialen Mintegiko Nazioarteko Jardunaldian parte hartuko du.

2017/10/18

Datorren astean Donostian izango den Ilusionista Sozialen Mintegiko 2017 Nazioarteko Jardunaldiak: Jakintzak Elkarlotuz ekimenaren baitan emango du ekarpena Haziak proiektuak.

BarruKLIK komikiaren audioak entzungai dituzue webgunean

2017/09/05

BarruKLIk komikiari ahotsa jarri diogu, Etxegiroaneko Maria eta Tomasekin batera.

Rapa - Barrua askatzeko bidea (LH6)

2017/07/11

Ekainak 12an grabatu zuten Haurtzaro ikastolako LH6ko ikasleek Haziaken harira sortutako rapa.

IkusKLIKzunak - Sorkuntza kolektiboaren bizipena ikastetxean (LH5)

2017/07/06

Haurtzaro ikastolan ikasturte honetan, 2016-2017, Haziaken baitan dinamika anitz egin dira adin tarte ezberdinetan

Askebideetan sortutako rapa grabatu dute Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek

2017/06/15

Ekainaren 12an Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek Esan rap-arekin askebidean sortutako letra eta esan DJ-arekin askebidean sortutako basearekin rapa grabatu zuten.

Emakumeek jasaten dituzten botere harremanen mapak elkarrekin adierazteko saioa

2017/05/30

Bihar izango da saioa 17:00etatik aurrera Elorsoro Kiroldegiko bilera gelan

Haziak egitasmoari jarraipena emateko Askebideak

2017/05/25

Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleak ikastetxean eta Haziak egitasmoaren baitan laguntasuna, barru korapiloak askatzea eta ezetz esatearen garrantzia lantzen aritu dira azken asteotan

Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleek 'Harriz Harri' ikuskizunaren bidez landu zuten enpatia pasa den ostiralean

2017/05/15

Pasa den maiatzaren 12an, El teatre de l’home dibuixat konpainia katalanaren 'Harriz harri' ('Pedra a pedra') ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten Haurtzaroko eta Elizaldeko LH2ko haurrek. Ikuskizunak bereziki enpatiaz, intolerantziaz, ezezagun diren gauzei diegun beldurraz eta adiskidetasunaz hitzegiten du.

Unkigarria izan zen euskal kantuen kantaldia

2017/05/08

Hainbat arrazoiengatik izan zen unkigarria pasa den ostegunean Oiartzungo Abaraxka ludotekan egin zen euskal abestien kantaldia. Batetik adin desberdineko jendea hurbildu zelako eta bestetik estilo eta mota desberdineko euskal abestiez gozatzeko aukera izan zelako.

Hiru belaunaldik elkar aberastuko dute euskal abestien kantaldian

2017/05/03

Bihar, maiatzak 4an, Oiartzungo Abaraxka ludotekan euskal abestien kantaldia egingo da, arratsaldeko 17:00etan. Egitasmo honen helburua adin desberdinen arteko transmisio kulturala egitea da. Oraingo honetan Haziak egitasmoak Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri [...]

Arrakastatsua eta emankorra izan zen Marina Pintosen yoga tailerra

2017/05/02

Pasa den apirilaren 30ean eman zuen Marina Pintosek yoga tailerra Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, Haziak egitasmoak antolatuta. Plaza kopuru guztiak bete ziren eta hainbatek itxaron zerrendan eman behar izan zuten izena, balizko beste saio baterako. Bertaratutakoek oso gustura jarraitu zuten saioa.

Familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2017/04/24

Apirilak 30ean, igandean, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Marina Pintosek gidatuta, familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Ekimen hau HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da. Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 685 32 30 [...]

Haziak egitasmoa martxan da berriro Haurtzaro ikastolan

2017/03/28

2016-2017 ikasturtean Haziak egitasmoa bigarren urtez martxan da Haurtzaro ikastolan, LH2ko, LH5eko eta LH6ko ikasleekin.

Martxoaren 25ean enpatia jolasak Abaraxka ludotekan

2017/03/22

Martxoak 25ean HAZIAK proiektuaren baitan Oiartzungo Abaraxka ludotekan ENPATIA jolasekin saio berezia burutuko da.

Haziak dokumentala ikusgai dago sarean

2016/10/04

Urtebete pasa da Haziak egitasmoa martxan hasi zela, 2015eko irailean forma ematen hasi ginenetik. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan martxan jarri zen iazko ikasturtean eta 2016-2017an esperientzia errepikatuko dute. Baina Haziak egitasmoak ez du horretara mugatu nahi, pixkanaka-pixkanaka herri desberdinetara, ekimen eta [...]

Sortzaileen formakuntza saioa Haurtzaro ikastolako irakasleei

2016/09/15

2016-2017 ikasturtearen hasierarekin batera, Haurtzaro ikastola martxan jarri da Haziak egitasmoarekin. Gaur Pello Añorga, Idurre Ugalde eta Odei Astibiak, 2015-2016 ikasturteko 'Askebideak' tailerrak eman zituzten sortzaileetako hiruk, formakuntza saioa eskaini diete irakasleei.

Haziak dokumentalaren aurrerapena argitaratu dugu

2016/06/22

Haziak egitasmoaren sustapena aurrea doa, apurka-apurka. Martxan jarri zenetik ia urtebete pasa da. Hori dela-eta, egun gutxi barru Haziak dokumentala argitaratuko dugu. Bertan hainbat pertsonen testigantzak, iritziak eta bizipenak jaso ditugu, irakasleak, haurrak, gurasoak, dinamizatzaileak... Dagoeneko aurrerapen bat ikusgai dago. [...]

Harremanen eta emozioen kudeaketa lantzeko hiru bideo sareratu ditugu

2016/06/13

Dejabu Panpin Laborategiko lagunekin batera harremanen eta emozioen kudeaketa lantzeko hiru bideo sareratu ditugu: Haria: Emozioen kudeaketa Gometx gorriak: Haserrearen kudeaketa Iñurrien Hiria: Jolasak. Gure gustuko eta besteen gustuko gauzak eta jolasak. Aniztasuna eta desberdintasuna gure artean. Gauza berriak ezagutzea. [...]

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.