• Vimeo
  • Twitter

Bloga

LH5-6ko haurrek ‘BarruKLIK “ komikiaren etxerako lanketa prestatu dute

2016/03/09

‘Barruklik’ komikia gelan landu ondoren, Haurtzaro ikastolako LH5-6ko haurrei etxerako lanketa egiteko unea iritsi zaie. Horretarako kazetariaren jolasa sortu da. Hau da, haurrek BarruKlik komikiaren inguruko galdera sorta egin beharko diete euren gurasoei.

Askebideak: Haurren barne mundua azaleratzen

2016/03/07

Pasa den otsailaren 29an  lau askabide jarri ziren martxan Haurtzaro ikastolan. Askebide hauen helburua oraingoz LH2n eta LH5-6n lantzen ari garen bi gaien inguruan (enpatia eta norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea), haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak [...]

Abaraxka ludotekak antolatutako enpatia jolasak

2016/03/01

Pasa den otsailaren 27an Oiartzungo Abaraxka ludotekak antolatutako enpatia jolasak saioa egin zen arratsaldeko 17:00etan. Bertan haurrek ispilu jolasa, garbiketa jolasa, mugimenduaren trena jolasa, txotxongilo jolasa eta beste hainbat jolas eginez gozatu zuten, bestearen lekuan jartzen pixka bat gehiago ikasiz. [...]

Geletako saioak: Irakasleak eta ikasleak elkarlanean

2016/02/29

Pasa den otsailaren 22an Haziak egitasmoko saioei hasiera eman zitzaien Haurtzaro ikastolan, LH2ko, LH5eko eta LH6ko gela guztietan. Txikienen kasuan enpatia gaia da landu dutena eta LH5-6ko gelatan aldiz, norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea eta lidergoa.

Webgunea eraikitzen: Haurrei zuzendutako atala

2016/02/01

Pasa den abenduaren 21ean Haziak egitasmoan haurrak izan ziren protagonista. Saioaren helburua haurrek haziak.ametza.com webgunean beraien atal propioa izango dena sortzeko prozesuan parte-hartzea zen.  

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.