• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Aniztasunaren maparen inguruko tailer berezia izango da asteburuan Oiartzunen

2018/02/14

Mexikoko Yucatanen sortutako La´Xtabay ipuinari erantzuna emango diogu beste ipuin batekin

Datorren asteburuan (otsailaren 17an eta 18an) Oiartzunen aniztasun maparen inguruko oso saio berezia egingo dugu VEDIko lagunekin elkarlanean.

La´Xtabay ipuina Yucatan (Mexiko) herrian “Cultura Savia Yucatan” elkartearen laguntzarekin sortu zuten bertako haurrek. Oiartzunen La’Xatabay-ari erantzuna emango diogu eta horretarako herriko haurrek tailerrean, bertako elezahar bati marrazki bizidunak jarriko dizkiote dinamikan bertan sortutako tramankuluekin. Gure istorioa ere Yucatanera joango da hango haurrek ikus dezaten.

Tailer hauen helburuak kultur aniztasuna bizitzea, ahozkotasuna ezagutzea eta elkarbanatzea dira.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.