• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Askebideetan sortutako rapa grabatu dute Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek

2017/06/15

Ekainaren 12an Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek Esan rap-arekin askebidean sortutako letra eta esan DJ-arekin askebidean sortutako basearekin rapa grabatu zuten.

Askebideei buruzko informazio gehiago daukazue hemen irakurgai.

Grabazioa Band Sound System eta Autobus Magiko-ko abeslarien gidaritzapean egin zuten. Lanketa Ugaldetxoko eskolak guneko instalazioetan burutu zuten, Endika Loiola bertako teknikariarekin.

Laster entzungai izango den raparen gaiak laguntasuna, maitasuna… dira eta ikasleen ahotsez gain Moro eta Gotzonek ahotsak ere sartu dituzte. Ikastetxeko gelatan hasitakoa, askebideen bitartez askatu eta grabazio honekin sozializatuko da. Aurki izango  dugu gu guztion gozamenerako!

Rap grabazioa

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.