• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Egunerakin bat egin genuen

2017/11/28

Oiartzungo Abaraxka Ludotekak eta Haziak egitasmoak Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez hainbat ekintza antolatu genituen elkarlanean. 

Larunbatean, azaroaren 18an haurrentzako ikus-entzunezkoak eta jolasak izan ziren. Dinamika horien bidez haurren eskubideen inguruan hitz egiteko eta batik bat gaia azaleratzeko aukera izan zen. Saioaren amaieran parte-hartzaileek 'Denak (EZ)berdinak gara' lelopean mural erraldoi batzuk egiteko aukera izan zuten.

Astelehenean berriz, azaroaren 20an, familiei eta hezitzaileei zuzendutako 'Aniztasuna, sexu eta generoa' izeneko hitzaldia izan zen Oiartzungo Udal pleno aretoan, 18:00etan. GUZTIOK sexu aniztasuna eta askatasunerako elkarteak (http://www.guztiok.org/) bideratu zuen saio honetan oso modu dinamiko eta parte-hartzailean landu zen gaia. Bertaratutakoek entzuteaz gain, kezkak, usteak eta hausnarketak partekatzeko aukera izan zuten. Generoa, identitatea, sexualitatea, trans, haurren bidelaguntasuna, autoestimua... bezalako gaiak landu ziren.

Haurren Eskubideen Eguna
  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.