• Vimeo
  • Twitter

Bloga

[BIDEOA] Solasaldia Sinai Riverarekin (I. pasartea): "Borrokatzen duten emakumeen nazioarteko topaketa eta Leslye Leticia Hernandez Moreno gogoan"

2019/02/07

Sinai Rivera irakasle mexikarra Euskal Herrian izan dela aprobetxatuz, solasaldia egin genuen Haziak egitasmoa eta Azmarrinek elkarlanean antolatuta. Hurrengo egunetan, pixkanaka, solasaldiko pasarte desberdinak igoko ditugu sarera.

Riverak "Educación sin propiedad" luburuan parte hartu du, eta lan hori izan dugu hizpide saioan (bereziki berak idatzitako "Del coraje a la esperanza: La lucha por la universidad de los pueblos del sur (UNISUR)" kapituluan jarri genuen arreta).

Soinua kalitate oso onekoa ez bada ere, batera bizitakoak komunitatearekin partekatu asmoz, solasaldiko pasarte desberdinekin bideoak sortu ditugu.

Lehen pasartea honakoa da: "Borrokatzen duten emakumeen nazioarteko topaketa eta Leslye Leticia Hernandez Moreno gogoan".

Herrien Herrientzako Hezkuntza Sinaí Riverarekin - Pasarteak (1)

Hitzok merezi dutela uste dugu eta ziur gaude gogoetarako aukerak eta ateak irekiko dizkigula.

Datozen egunetan pasarte gehiago jarriko ditugu ikusgai. Hurrengo pasartea honakoa izango da: "Gogoetarioa eta UNISUR".

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.