• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Bigarrengo aldiz elkartu dira adin ezberdinetako oiartzuarrak kantuan eta dantzan aritzeko

2017/12/13

Ekimenaren helburua belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa eta elkar ezagutzea izan da

Bigarrengoz  ireki zizkion  ateak Abaraxka Ludotekak adin tarte ezberdineko herritarrei kantuan eta dantzan haritzeko. Hizkuntzaren eta abestien aberastasuna transmititzea, elkar ezagutzea, eta bata bestearen jakintzaz eta presentziaz gozatzea izan du helburu ekimenak. Abesti zahar eta berri ugari abestu zituzten herriko gitarra joleen laguntzarekin: Ala kinkirrinera, Araban Bagare, Zurekin, Sorgina Pirulina...

Une goxo asko bizitu ziren  norbanakoen eta ingurukoen gozamenerako. 

Kantaldia Abaraxka ludotekak, Haziak egitasmoak eta Oiartzungo Torri Gukin adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatu eta bultzatzen duen egitasmoak antolatu zuten elkarrekin. 

Kantaldia  Oiartzungo Euskararen astearen barruan kokatu zen, eta bera izan zen asteari hasiera eman zion ekimena. 

Ikusi hemen egunean bertan hartutako irudiekin osatu dugun bideoa:

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.