• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Emakumeek jasaten dituzten botere harremanen mapak elkarrekin adierazteko saioa

2017/05/30

Bihar izango da saioa 17:00etatik aurrera Elorsoro Kiroldegiko bilera gelan

Bihar asteazkena, maiatzak 31, Haziak egitasmoaren baitan 17:00etatik aurrera emakumeek jasaten dituzten botere harremanen mapa elkarrekin adierazteko saio bat izango da Oiartzungo Elorsoro Kiroldegiko bilera gelan.

Dinamika parte hartzaileen bidez, Oiartzungo herrian emakumeek jasaten dituzten botere harremanak adieraztea, eta hauek iraultzeko zein urrats, indibidual zein kolektiboak, eman behar diren edo ditugun landuko dira.

Adin tarte ezberdinetako herritarren parte hartzea beharrezkoa da ekimena gauzatu ahal izateko. Haziakeko partaideek gidatuko dute saioa baina denen parte hartzearekin gauzatzea da helburua.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.