• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2018/04/20

Apirilak 29 igandea, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Dafne Gurrutxaga yogan adituak gidatuta, familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da.

Ekimen hau HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da eta Abaraxka ludotekarekin elkarlanean antolatutako ekimena da. Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 645 00 54 96 telefonora mezu bat bidaliz.

Yogak eskaintzen dizkigun teknikak, gaur egungo azelerazioa, estresa eta kontzentrazio eza gutxitzeko oso lagungarriak dira, baita familiako kide guztien arteko harremanak estutzeko ere. Hala, gure gorputzak arindu eta luzatzeaz gain, burmuina eta orokorrean osasunarenetzat hain garrantzitsuak diren isiltasuna, atentzioa ezartzea, gogoeta eta erlaxazioa lantzeko aukera izango dugu tailerrean.

HAZIAK egitasmoak garrantzia handia ematen dio orainaren jabe egiteari, norberaren barne mundua azaleratuz botere harremanen lanketa osoa garatzeko kontzientzia hartzeko prozesu gisa. Hain zuzen ere yogak horretan laguntzen du eta ekimen hau testuinguru horretan kokatu behar dugu. Animatu eta parte hartu!

Herria: Oiartzun.

Lekua: Elorsoro Kiroldegia.

Ordua: 11:00etatik 12:30era. 10:45etan elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara barrura.

Adina: 5 urtetik gorakoentzat (haurrek heldu batekin etorri behar dute).

Eraman beharrekoa: Arropa arina eta tapatzeko manta bat.

Oharra: Izen ematea mugatua izango da, telefono honetan mezu bat bidali eta baieztapena jasoko da, 645 00 54 96.

  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.