• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2018/05/23

Maiatzak 27 igandea, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Dafne Gurrutxaga yogan adituak gidatuta, familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Ekimen hau 5 urtetik, gorrako haur eta euren familientzat zuzendua dago.

Saio hau  HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da eta Abaraxka ludotekarekin elkarlanean antolatua izan da.

Haziak eta Abaraxkak  ludotekak hainbat ekimen ezberdin antolatzen dituzte elkarrekin. Yoga familian deialdiak  duen arrakasta ikusirik saio gehiago egitea erabaki dute, beraz adi egon maiatza eta ekainean zehar izango baita beste tailerren bat.

Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 645 00 54 96 telefonora mezu bat bidaliz.

Herria: Oiartzun.

Lekua: Elorsoro Kiroldegia.

Ordua: 11:00etatik 12:30era. 10:45etan elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara barrura.

Adina: 5 urtetik gorakoentzat (haurrek heldu batekin etorri behar dute).

Eraman beharrekoa: Arropa arina eta tapatzeko manta bat.

Oharra: Izen ematea mugatua izango da, telefono honetan mezu bat bidali eta baieztapena jasoko da, 645 00 54 96.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.