• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da urtarrilak 27, igandean

2019/01/18

Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian, Marina Pintos yogan adituak gidatuta, familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da urtarrilaren 27an, igandea.

Yogak eskaintzen dizkigun teknikak, gaur egun bizi dugun azelerazioa, estresa eta kontzentrazio eza gutxitzeko oso lagungarriak dira, baita familiako kide guztien arteko harremanak estutzeko ere. Honekin batera gorputzak arindu eta luzatzeaz gain, burmuina eta orokorrean osasunarenetzat hain garrantzitsuak diren isiltasuna, atentzioa ezartzea, gogoeta eta erlaxazioa lantzeko aukera izango dugu tailerrean.

HAZIAK egitasmoak garrantzia handia ematen dio orainaren jabe egiteari, norberaren barne mundua azaleratuz botere harremanen lanketa osoa garatzeko kontzientzia hartzeko prozesu gisa.

Marina Pintos yoga irakasle eta musikariaren eskutik, haur eta helduek elkarrekin tailer berezi hau bizitzeko aukera izango dugu, eskola ordutegitik kanpo eta familian gozatuz. Animatu eta parte hartu!

Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 645 00 54 96 telefonora mezu bat bidaliz.

Ekimen hau HAZIAK eta Abaraxka ludotekak elkarlanean antolatu dute, eta hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da.

Herria: Oiartzun

Lekua: Elorsoro Kiroldegia

Ordua: 11:00etatik 12:30era (10:45ean elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara barrura)

Adina: 5 urtetik gorakoentzat (haurrek heldu batekin etorri behar dute)

Eraman beharrekoa: Arropa arina eta tapatzeko manta bat.

Oharra: Izen ematea mugatua izango da, telefono honetara mezu bat bidali eta baieztapena jasoko da, 645 00 54 96

 

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.