• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2017/10/24

Azaroak 4, larunbara, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Marina Pintosek gidatuta, familientzat bigarren yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da.

Ekimen hau HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da. Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 685 32 30 40 telefonora mezu bat bidaliz.

Yogak eskaintzen dizkigun teknikak, gaur egungo azelerazioa, estresa eta kontzentrazio eza gutxitzeko oso lagungarriak dira, baita familiako kide guztien arteko harremanak estutzeko ere. Hala, gure gorputzak arindu eta luzatzeaz gain, burmuina eta orokorrean osasunarenetzat hain garrantzitsuak diren isiltasuna, atentzioa ezartzea, gogoeta eta erlaxazioa lantzeko aukera izango dugu tailerrean.

HAZIAK egitasmoak garrantzia handia ematen dio orainaren jabe egiteari, norberaren barne mundua azaleratuz botere harremanen lanketa osoa garatzeko kontzientzia hartzeko prozesu gisa. Hain zuzen ere yogak horretan laguntzen du eta ekimen hau testuinguru horretan kokatu behar dugu. Marina Pintos yoga irakasle eta musikariaren eskutik, haur eta helduek elkarrekin bigaren aldiz tailer berezi hau bizitzeko aukera izango dute, eskola ordutegitik kanpo eta familian gozatuz. Animatu eta parte hartu!

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.