• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak egitasmoa gizarteratzen hasi gara Oiartzunen

2016/05/14

Haziak egitasmoaren baitan Oiartzungo Haurtzaro ikastolan burutzen ari den esperientzia guztia herrira, gizartera, kalera ateratzea dugu helburu, modu desberdinetan.

Helburu horren lanketa LH2ko ikasleek egindako ipuin batekin hasi dugu.

Ipuin hau LH2ko haurrekin egindako "Esan ipuinarekin" askebidean sortu zuen ikasle batek. Ondoren, herriko ludotekatik deialdi berezi bat egin zen ipuin honi ahotsa eta irudiak jartzeko.

Erantzuna bikaina izan zen. Ludotekara herriko hainbat haur hurbildu ziren eta guztien artean pertsonaiak eta lekuak definitu zituzten, ipuina atontzeko marrazkiak egin zituzten...Bildutako materialarekin aurki sareratuko dugu bideo bat.

Horrelako ekimenak oso garrantzitsutzat jotzen ditugu, horien bidez lau hormen artean egindako lanketak bizi berria hartzen baitu eta guztion eskura jartzeko aukera ematen baitigu, elkarrena ezagutuz eta partekatuz.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.