• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak Eguneko kronika, argazkiak eta bideoa

2018/11/05

Urriaren 27an Oiartzunen ospatu zen lehen aldiz Haziak Eguna, Haziak egitasmoko eragileek bultzatutako ospakizun publikoa eta irekia. Bertan bildu ziren haurrak zein helduak.

Botere harremanak beste modu batera lantzeko eta elkarbizitza osasuntsuago bat lortzeko lehen urratsa barne mundua eta sentimenduak kanporatzea dela sinestuta, ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera egon zen.

Lau gune prestatu ziren eta bakoitzean lau ekintza mota desberdin egin ahal izan zituzten bertaratutakoek:

  • Doneztebe Plazako arkupetan, Maitane Toledo prestatzaile fisikoak gidatuta, gorputzaren bidez adierazteko aukera izan zen.
  • Oiartzungo Liburutegia ipuinen bidezko adierazpenen topaleku izan zen. Bertan Lur Korta aktore eta ipuin kontalariak dinamizatutako saioan ipuinen bidez adierazteko txokoa aurkitu zuten bertaratutakoek.
  • Abaraxka Ludotekan hitzei eta sentimenduei forma eta kolorea eman zitzaien Ane Narbartek dinamizatutako ‘Esan irudiekin’ tailerrean.
  • Azkenik, udaletxeko pleno aretoan Nekane Martiarenak eta Nora Barrosok gidatutako saioan marrazki bizidunak sortzeko aukera izan zen, kutxa magikoen dinamikari esker. Haur eta gurasoek ipuin bateko eszena desberdinak marraztu eta koloreztatzen zituzten bitartean kutxa magikoek ekintza hori grabatu zuten. Horrela lortu zen irudiak bizidun bihurtzea. Emaitza hemen ikus dezakezue.

Maitane, Lur, Amaia, Nekane eta Noraz gain, Abaraxka Ludotekako begiraleak ere aritu ziren dinamizatzaile lanetan. Saio guztietan bertaratutakoak izan ziren protagonista, sormen adierazpen desberdinak gauzatuz eta elkarlana izan zen tailer guztien ardatz.

Azkenik, Haziak Egunari amaiera eman zitzaion Abaraxkan H hizki erraldoi baten aurrean familia argazki bat ateraz.

Milesker bertaratu zineten guztioi eta hurrengora arte!

Ikusi hemen egunaren kronika jasotzen duen bideoa:

Haziak Eguna (2018/10/27, Oiartzun) from Haziak on Vimeo.

Eta hona hemen argazki galeria. Gozatu!

Haziak Eguna (2018/10/27, Oiartzun)

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.