• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haurtzaro Ikastolan Askebidean tailerretan sortutako rapak sarean

2018/11/13

Haziak egitasmoak berezko bizitza hartu du Haurtzaro ikastolan. Lau urteko bizitza du proiektuak eta dagoeneko bigarren urtea da tutoretza eta bizikidetza planean erabat txertatua dagoela. Ziklo bukaeretan Askebideak deituriko tailer berezi batzuk egiten dira ikastolaz kanpoko hainbat sortzaile eta adituekin. [...]

Guraso.eus webgunean "Pikatxoia eta pala" marrazki bizidunen sortze-prozesuaz

2018/11/09

Haziak egitarsmoaren baitan beste artikulu bat argitaratu berri dugu guraso.eus webgunean: "Pikatxoia eta pala". Haziak Egunean, hitzei eta sentimenduei forma eta bizitza emanez, elkarlanean eta komunitatean Oiartzungo alegia bat marrazki bizidun bihurtu genuen. Irakurri hemen sortze-prozesuaren nondik norakoak: http://www.guraso.eus/pikatxoia-eta-pala/

Haziak Eguneko kronika, argazkiak eta bideoa

2018/11/05

Urriaren 27an Oiartzunen ospatu zen lehen aldiz Haziak Eguna, Haziak egitasmoko eragileek bultzatutako ospakizun publikoa eta irekia. Bertan bildu ziren haurrak zein helduak. Botere harremanak beste modu batera lantzeko eta elkarbizitza osasuntsuago bat lortzeko lehen urratsa barne mundua eta sentimenduak [...]

Haziak Egunean "Pikatxoia eta pala" marrazki bizidunak egin genituen

2018/10/31

Urriaren 27an, lehen Haziak Eguna egin zen Oiartzunen, "Bizi eta adierazi!" lemapean. Adierazteko txoko ezberdinez josi zen herria: esan ipuinekin, esan gorputzarekin, esan irudiekin eta esan marrazki bizidunekin. Azken honetan, Arditurriko meategietan gertatzen den herriko alegia batean oinarritutako ipuin bati [...]

Oiartzun Irratian izan gara Haziak Egunaren inguruan hitz egiten

2018/10/26

Oiartzun Irratian izan gara larunbatean, hilak 27, Oiartzunen ospatuko dugun Haziak Egunaren inguruan hitz egiten. Entzun Nekane Martiarena Haziak egitasmoko kideari egindako elkarrizketa osoa hemen.

Barrurako bide berriak sortu ditugu

2018/10/22

Askotan kanpora begira bizi gara bizitza horretan gure barne konexioa albo batera utzita. Haziak proiektuan orainean kokatzeko baliogarriak izan daitezkeen mota askotako baliabideak sortzen ditugu profesional desberdinen laguntzarekin. “Barrurako bidean” atalean aurkituko dituzu gehienak.

Haziak eguna ยท Bizi eta adierazi

2018/10/18

Urriak 27, larunbata, arratsaldez ospatuko da Oiartzungo herrian lehen Haziak eguna. “Bizi eta adierazi” lemapean, botere harremanak iraultzeko asmoz eta kontzientzia kolektiboa indartzeko ideiarekin batuko gara.

Orain eta hemen - Barrurako bideen grabaketak

2018/09/10

Ikasturte berria martxan jarri aurretik, Haziak egitasmoko kideak lan ezberdinetan murgilduak gabiltza. Orainean eta hemen kokatzeko hainbat ariketa grabatzen hasiak gara, adibidez.

Oiartzungo abestia dagoeneko entzungai dago

2018/06/01

Ibargain musika eskolako abesbatzako kideek aurkeztu zuten abestia ikasturte amaierako kontzertuan.

Yoga familian laugarren saioa

2018/05/29

Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatutako saio berri honetan  berriz ere Dafne Gurrutxaga izan zen irakasle eta gidaria.

Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2018/05/23

Maiatzak 27 igandea, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Dafne Gurrutxaga yogan adituak gidatuta, familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Ekimen hau 5 urtetik, gorrako haur eta euren familientzat zuzendua dago.

Guraso.eus webgunean genero indarkeriak haurrengan eragiten duen sufrimenduaz

2018/05/07

Gai sakon eta gogorra azaleratu nahi izan da artikuluan, biolentzia martxista ezin baita normalizatu

Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatuta Yoga familian hirugarren saioa

2018/04/30

Oraingo honetan Dafne Gurrutxaga izan zen irakasle eta gidari.

Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2018/04/20

Apirilak 29 igandea, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Dafne Gurrutxaga yogan adituak gidatuta, familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da.

Ahozkotasuna eta kultur aniztasuna botereak desarmatzeko

2018/03/05

Umeekin batera marrazki bizidunak sortzeak zirrara ikaragarria sortu digu denoi. Are gehiago gaia eta lanketa bere osotasunean kontuan jartzen badugu.

Aniztasunaren maparen inguruko tailer berezia izango da asteburuan Oiartzunen

2018/02/14

Mexikoko Yucatanen sortutako La´Xtabay ipuinari erantzuna emango diogu beste ipuin batekin

Oiartzungo abestia prestatzen hasteko lehenengo saioa egin da

2018/02/02

Haziak eta Abaraxka ludotekak, Oiartzungo udalaren babesarekin, antolatuta herriarentzat oso  berezia izango den abesti bat sortzeko elkartu ginen urtarrilak 31ean

Etiketen inguruko artikuluaren harira Nekane Martiarena elkarrizketatu dute

2018/01/29

Guraso.eus webgunean etiketei buruz idatzitako azken artikuluaren harira, elkarrizketa egin diote Haziak egitasmoko Nekane Martiarenari.

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura

2017/12/17

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura salto egin dugu. Garai bateko zibotak bailiran bezala emozioak dantzan izan dira herriko aiton amonen altzoan. Poza, algara, irribarra…zenbat  jauzi eman dituzten hauen bizipenek. Garai batean triste bizi edo penaz bizi zena, [...]

Bigarrengo aldiz elkartu dira adin ezberdinetako oiartzuarrak kantuan eta dantzan aritzeko

2017/12/13

Ekimenaren helburua belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa eta elkar ezagutzea izan da

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.