• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Hiru belaunaldik elkar aberastuko dute euskal abestien kantaldian

2017/05/03

Bihar, maiatzak 4an, Oiartzungo Abaraxka ludotekan euskal abestien kantaldia egingo da, arratsaldeko 17:00etan. Egitasmo honen helburua adin desberdinen arteko transmisio kulturala egitea da. Oraingo honetan Haziak egitasmoak Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenarekin bat egin du, Oiartzungo Udalaren babesarekin.

 

Ez da lehenengo aldia Haziak egitasmoak Torri Gukin ekimenarekin bat egiten duela. Izan ere, haurrek eta adineko pertsonek asko gozatzen dute elkarrekin. Oraingo honetan hirugarren belaunaldi bat ere elkartuko zaio, gitarra joleak, emakumeak denak gainera.

Guztien artean eta euskal musikaren testuinguruan denona den ondare kulturala transmititu eta jasoko dute bertaratutakoek. Besteak beste, 'Mendian gora haritza', 'Txoriak txori' edo 'Maite zaitut' bezalako kantuak abesteko aukera izango da, harremanak estutuz eta modu alai eta jostagarrian komunikatuz.

Sarrera edonorentzat librea izango da, ez da aurretik izena eman beharrik izango.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.