• Vimeo
  • Twitter

Bloga

'Jokin eta betaurrekoak' ipuinaren bideoa sareratu dugu

2016/06/02

'Jokin eta betaurrekoak' bideoak Oiartzungo Haurtzaro ikastolako LH2ko haur batek 'Esan ipuinekin' askebidean sortutako ipuina du oinarrian. Askebideen bidez haurrek barruan zutena askatzeko aukera izan zuten. Ondoren marrazkiak eta ahotsak Oiartzungo Abaraxka ludotekako ekintza batean egin ziren, haur askoren parte-hartzearekin batera.

 

Ipuinak desberdinak garela erakutsi nahi du eta horiek onartzen jakin behar dugula. Haurren esentziatik, barrutik sortutako gertaera da, ondoren beste haur batzuekin landu dena. Lanketa hori baliagarria izan da bideo hau osatzeko, baina baita ere Haziak egitasmoaren oinarrietan dagoen prozesua elikatzeko. Hau da, barrutik sortutakoa, besteekin partekatzeko. Modu honetara guztiok ikasiz eta bestearen lekuan jarriz.

Informazio guztia kontsultatu dezakezue Materiala atalean.

 

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.