• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Oiartzungo abestia dagoeneko entzungai dago

2018/06/01

Ibargain musika eskolako abesbatzako kideek aurkeztu zuten abestia ikasturte amaierako kontzertuan.

Abaraxka ludotekak eta Haziak egitasmoak sortutako Oiartzungo abestia ekimenak aurrera darrai. Urtarrilean, Oiartzungo herriarentzat izango den abestiaren letra sortzeko helburuarekin adin guztietako herritarrak (aiton amona, gurasoak, haurrak…) Haziakeko dinamizatzailea eta Jon Martin elkartu ginen Abaraxka ludotekan. Denon artean hitzekin jolastuz abestiaren lehen hitzak sortu genituen eta lehenengo pauso hura borobiltzeko, Jon Martin bertsolariak jendeak proposatutako hitzei azken ukituak eman zizkion.

Herriko abestia osatzeko, herritar eta eragile ezberdinen parte hartzea beharrezkoa zenez Ibargain musika eskola eta Soinuenea herri musikaren txokoarekin elkartu ginen Abaraxka ludotekako eta Haziakeko dinamizatzaileak. Letrari musika jartzearen lana Ibargainek hartuko zuela adostu genuen.

Ibargain musika eskolakoek sortutako musika eta abesti osoa entzuteko unea iritsi da; musika eskolaren ikasturte amaierako azken kontzertuetan hain zuzen.

Ibargain musika eskolako abesbatzako ikasleek aurkeztu zuten Heldu jolasari Oiartzungo abesti sortu berria. Bertaratutako guztiek letraren estribilloari heldu genion eta denon artean abestea lortu genuen.

Hona hemen Oarsoaldeko Hitzakoek egindako erreportajea.

 

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.