• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Oiartzungo abestia prestatzen hasteko lehenengo saioa egin da

2018/02/02

Haziak eta Abaraxka ludotekak, Oiartzungo udalaren babesarekin, antolatuta herriarentzat oso  berezia izango den abesti bat sortzeko elkartu ginen urtarrilak 31ean

Bertan,   adin ezberdineko jendea elkartu ginen, Torri Gukin egitasmoko jubilatuak, ludotekako erletxoak, familiak, bertako hezitzaileak, abestian parte hartzeko espreski  bertaratu ziren herritarrak…

Dinamizatzaile lanetan Abaraxkako eta Haziak egitasmoko Nekane Martiarena eta Nora Barrosoz gain Jon Martin bertsolaria izan genuen. Jolas moduan eta oso modu parte hartzailean abiatu zen abestiaren sorkuntzaren lehen  prozesua. Hitzekin jolasean izan ginen, hitzak bata bestearekin josten eta  hitzak harremantzen  eta esaldiak elkar lotzen lortu genuen abestiaren lehen zirriborroa.

Herria, irria, jolasak, lagunartea, ametsak, eskua, sortu, ahoa… bezalako hitzak adin ezberdineko herritarren artean duten esanahia eta lotura ikustea oso aberatsa izan zen bertan izan ginen guztiontzat.

Jon Martinek abilezia osoz lotu zituen bertan esan ziren hitzak eta esaldiak, modu honetara parte hartzaile guztiak abestiaren zati  ginela sentiaraziz. Abestiaren lehen sorkuntza  honi forma eta errima ematea du orain helburu bertsolari eta abeslariak. 

Ondoren Ibargain Musika eskola eta Soinuenea herri musikaren txokokoen lana etorriko da, hau da prozesuaren bigarren zatia. Beraien esku geratuko da sortutako letra honi musika jartzea. Hemen ere bakoitzak bere ekarpenak egingo ditu eta bere eskolaren ukitua emango dio abestiari. Modu honetara Oiartzungo herrian eta bertako herritar eta eragile ezberdinen artean sortutako  abesti bat izango dugu entzungai.

Prozesuak eta sorkuntzak bere denbora eskatzen du, eta horretan hasiak gara dagoeneko. Berandu baino lehen estudioan sartu eta grabatzea espero dugu.

 

Oiartzungo abestia sortzen

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.