• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Solasaldia: "Herrien eta herrientzako hezkuntza" (SinaĆ­ Rivera)

2019/01/11

Urtarrilaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 18:30etatik aurrera solasaldian egongo gara Oiartzungo Udal Pleno Aretoan, Indigenen Kontseilu Nazionaleko babes-taldeko kidea den Sinaí Rivera emakume mexikarrarekin.

 

Sinaík Hegoaldeko herrien unibertsitatean (UNISURren) hartu zuen parte. Testuinguru honetan sortutako idatzietan adierazten du ekintza politikoa dagoela egunerokotasunean sortzen diren harreman sozialetan. Ehundura sozialen sorkuntza, elkar-zaintza, autonomia, konfiantza, komunitatea, heziketa alternatiboa… horiek dira, besteak beste, berarekin hitz egin eta partekatzeko aukera izango ditugun gaiak.

Solasaldia Haziak eta Azmarrin Oiartzungo taldeek antolatua da Ilusionismo Sozialeko taldeko kideen laguntzarekin.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.