• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Sortzaileen formakuntza saioa Haurtzaro ikastolako irakasleei

2016/09/15

2016-2017 ikasturtearen hasierarekin batera, Haurtzaro ikastola martxan jarri da Haziak egitasmoarekin. Gaur Pello Añorga, Idurre Ugalde eta Odei Astibiak, 2015-2016 ikasturteko 'Askebideak' tailerrak eman zituzten sortzaileetako hiruk, formakuntza saioa eskaini diete irakasleei.

Formakuntza saio honen helburua zen irakasleek lehen eskutik entzutea Haziak egitasmoko 'Askebideak' gidatu dituzten sortzaileek nola egiten duten lan.

Gauzak horrela, Pello Añorgak ipuin baten sorkuntza prozesuari buruz hitzegin die. Idurre Ugaldek hezkuntza sortzaileari buruz eta haurra eta berak egindako lana ez epaitzeaz. Azkenik Odei Astibiak gorputz adierazpenaren bidez haurrei askatzeko bidea emateaz, gorputza gozatuz, bakoitzak dituen gaitasunez eta mugez ohartuz eta horiek errespetatuz.


Pellok eta Idurrek ordu beteko saio bana eskaini dute, Odeik berriz ordu eta erdikoa. Seguru gaude irakasleek gozatu dutela eta haurrekin lan egiteko ohikoak ez diren teknikak eta ideiak bereganatu dituztela.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.