• Vimeo
  • Twitter

Esperientziak > Gurasoa naiz

Gurasoa naiz

Guraso bezala, kezkatuak gaude gure haurrei ematen diegun heziketarekin, transmititzen dizkiegun balioekin... eskolan, etxean, lagunartean... Euren egunerokoan harremanen kudeaketak, botere arteko harreman desorekatuek hainbat egoera atsegin eta desatsegin eragiten diete eta txikitatik horiek kudeatzen jakitea funtsezkoa da. Horretan ere guraso bezala erantzunkizuna daukagu. Egoera horretaz jabeturik HAZIAK egitasmoaren bidez iraultze prozesua lortu nahi da, barne ahalduntzean zein kontzientzia kolektiboaren bitartez, gure haurrek giza ahalmena garatuz, etorkizuneko egoerei konfiantzaz, sormenez, espiritu kritikoz eta gozamenez aurre egin diezaioten.

Enpatia
Harremanen kudeaketa
Norbanakotik taldera
Harreman eredua

Bloga

Euskararen Zuhaitz Magikoa

2023/12/09

Abenduaren 2an Euskararen egunaren harira, euskararen zuhaitz magikoa egin genuen Oiartzunen. Zuhaitz magikoa VEDIk sortutako ekimena da eta Haziakeko kideok euskarara eta Oiartzungo testuingurura ekarri dugu.

UTOPIAK mural margoketa

2023/11/13

Nolako herria amesten dute Oiartzungo haurrek? Galdera garrantzitsu horren bueltan aritu ziren herriko hainbat haur Maitri Ugalde sortzailearen laguntzarekin, beraien ametsak eta desirak paperetik paretara eramaten.

Ispiluen ahotsak, Ispiluak ipuina entzungai

2023/10/25

Ispiluen ahotsak audioipun bat da, Ispiluak ipuinari ahotsa eta soinuak jartzen dion audioa. Haziak egitasmoko kideak eta Etxegiroan atariko lagunak, Oiartzungo Udaletxearen laguntzari esker, mimo handiarekin sortutako emaitza da.

Sendabelarren webgunea: naturara gerturatzeko txokoa

2022/12/30

Sendabelarren mundu harrigarri eta magikoan murgiltzen hasteko bidea hasi nahi izan duen egitasmoa da hau.
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.