• Vimeo
  • Twitter

Haziak > Prentsa bulegoa

2018/05/07

Genero indarkeria eta haurren sufrimenduaz Guraso.eus-en

Haziak-en baitan beste kolaborazio berri bat egin dugu guraso.eus webgunean ”Genero Indarkeria eta haurren sufrimendua”. Oraingo honetan botere harreman bezala genero indarkeria hartu dugu gaitzat eta honek haurrengan eragiten duen sufrimendua azaleratu nahi izan dugu. Honekin batera guraso, komunitate, hezitzaile bezala  zer egin dezakegun ere planteatzen dugu.

Ezin ukatu gaia oso gogorra eta sakona dela baina gure ustez azaleratu beharrekoa, ezin baitugu biolentzia matxista normalizatu.

2018/04/18

Haziak egitasmoaz aritu dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena Oiartzun Irratian

Oiartzunen egindako "Haur galdua" lanketaren haritik Oiartzun Irratian izan dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena. Elkarrizketa interesgarria egin diete Haziak egitasmoaren inguruan, eta elkarbitzitzan dauden harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzeko egiten ari diren lanketaz ere aritu dira.

2018/04/11

Botere harremanen inguruan aritu dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena Info7 irratian

Elkarbitzitzan dauden harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzeko asmoz, Haziak egitasmoak Oiartzunen gauzatutako 'Haur Galdua' lanketaren inguruan aritu dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena Info 7 irratian. Esperimentazio lanean ari dira hezkuntza formalean, ez formalean eta herritarren artean. Haurrak ezinbesteko partaide dira egitasmoan, eurekin metodologia eta material ezberdinak landu baitituzte. 

2018/03/05

Ipuinek itxasoaren bi aldeak batu dituzte

Oiartzunen txiki utzi dute Ozeano Atlantikoak sortzen duen aldea. Izan ere, proiektu bati esker, herriko hainbat haurrek bat egin dute Mexikoko Yucatan penintsulako Hunucma herriko haurrekin. Ipuinak dira hari komunikatzaileak. Hango ipuin batean oinarrituta, marrazki bizidunak sortu zituzten Yucatango haurrek, eta oiartzuarrek erantzuna eman diete, beste ipuin batean oinarrituta.

2018/01/29

Oiartzungo abestia prestatuko dute Haziak egitasmoaren baitan

Oiartzungo abestia osatuko dute Haziak egitasmoaren baitan eta horretarako lehenengo zitan letra osatzen hasiko dira. Herritarrak elkartuko dira Abaraxkan eta Haziakeko partaideez gain Jon Martin bertsolaria izango da dinamizatzailea.

Ikusi hemen Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako artikulua.

2018/01/25

Etiketei buruzko elkarrizketa Nekane Martiarenari

Guraso.eus webgunean idatzitako azken artikuluaren inguruan, etiketei buruzkoa, elkarrizketa egin diote Nekane Martiarena Haziak egitasmoko kideari. Etiketak jartzea zein erreza den baina kentzea zein zaila den azaltzen aritu da, besteak beste.

2018/01/02

Etiketei buruz guraso.eus-en

Haziak egitasmoko partaide Nora Barrosok eta Nekane Martiarenak etiketei buruzko artikulu interesgarria idatzi dute guraso.eus webgunerako. Bertan, etiketa, marka edo zigilu hauek gure bizitzan eta  harremanak eraikitzerakoan duten ezinbesteko eragina azaldu digute.

2017/05/01

Marina Pintos yoga irakaslea Oiartzun irratian

Apirilaren 30ean Elorsoro kiroldegian izandako yoga tailerra aitzakia hartuta, yogaren praktikari buruz aritu da Marina Pintos Oiartzun irratian. Besteak beste, esan du: "Praktikarekin eta entrenamenduarekin lortu daiteke, burua isiltzea, burua kontzentratzea... Helburuetako bat orainean egotea da, norbere buruaz jabetzea, gorputzaz, emozioetaz, pentsamenduetaz eta baita inguruneaz ere. Batzuetan ihes egiten diogu barruari, ez zaigulako gustatzen zer sentitzen dugun, baina hori ez da osasunerako bidea. Benetan osasuntsu egoteko beharrezkoa da barrura begiratzea, barruko guzti hori baretu eta lasaitzea eta biziaz dastatzea. Azken finean hori da helburua, bizitzen ikastea".

Seguru gaude elkarrizketa osoa gustatuko zaizuela!

2017/04/18

Botere harremanei buruz guraso.eus-en

Haziak egitasmoko partaide Nora Barrosok eta Nekane Martiarenak botere harremanei buruzko artikulu interesgarria idatzi dute guraso.eus webgunerako.

Gainera, artikulu hori oinarri hartuta, Nora Barroso elkarrizketatu dute. Ez galdu botere harremanei buruzko ikuspegi poliedrikoari buruz Norak emandako azalpena. Benetan Haziak egitasmoaren oinarrian dagoena ulertzeko oso baliagarria da!

2017/04/10

Haziak eta Abaraxka Aski Prexko! aldizkarian

Haziak egitasmoak hezkuntza ez-formala Oiartzunen batik bat Abaraxka ludotekaren bidez bideratzen du. Horren berri ematen da Oiartzungo Udalaren Aski Prexko! on-line aldizkarian.

2016/06/24

Naiz, Ikoitzen arkatza bloga: "Haziak, botere harremanak iraultzeko hezkuntza egitasmoa"

HAZIAK, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, jendarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Elkar bizitza osasuntsua elikatzeko asmoz barne eraikuntzan zein kontzientzia kolektiboan oinarritutako metodologia bat garatu da. Bertan, hezkuntza formala, hezkuntza ez formala eta herritarren arteko zubiak eraikitzen dira.

2016/06/23

Argia.eus: "Haziak, ikasturte bat botere arteko harremanak lantzen"

Botere arteko harremanak lantzea helburu duen Haziak egitasmoa Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan gauzatu da 2015-2016 ikasturtean, eragile ugariren parte-hartzearekin eta hezkuntza formala zein ez-formala uztartuz.

2016/06/21

Argia.eus: "Harremanak eta emozioen kudeaketa lantzeko ikus-entzunezkoak, Haziak egitasmoaren eskutik"

Haziak egitasmoan haurrak dira protagonista, baina irakasleek, hezitzaileek, gurasoek eta, orokorrean, herritarrek parte hartzen dute, hezkuntza formala eta ez formala uztartuz. 2015-2016 ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolan gaiak lantzeari ekin diote hainbat eragilerekin elkarlanean, tartean Dejabu Panpin Laborategia. Elkarlan horri esker harremanen mundua lantzeko lau bideo osatu dituzte.

2016/06/20

Oarsoaldeko Hitza: "Aske hezi, libre hazteko"

Gatazkak nahi baino gehiagotan sortzen dira egunero, urrutian, baina baita norberaren inguru hurbilenean ere. Ikasgelan, etxean, herriko plazan… harremanak nahi baino korapilatsuagoak izaten dira maiz. Arazoarekin jabetuta abiatu dute aurten Oiartzunen Haziak egitasmoa. Proiektu hezitzailea da, diziplina eta entitate anitzekoa, harreman osasuntsuak sustatzeko sortua.

2016/06/03

Arrosa irrati sareko 'Zebrabidea' saioa: 'Haziak egitasmoko lagunen Igel marroitxo ipuina''

Gogoan al duzue Haziak hezkuntza egitasmoa? Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen hezkuntza proiektua joan den martxoan ezagutu genuen Nora Barroso eta Eli Pomboren eskutik. Proiektuaren baitan hainbat elementu sortzen ari zirela aipatu ziguten orduan, besteak beste, Igel marroitxo ipuina. Ba orain, Etxegiroan proiektuko lagunekin ipuin horri ahotsa jarri diote, sorkuntza beste modu batera ulertzeko, entzuteko. Ipuineko pertsonaiek bizia hartu dute eta askoz gertukoago bihurtu dira, irrati bidez ere emititzeko egokia iruditu zaigu, eta bertatik ipuinaren kontaketa dakargu jarraian gurera.

2016/05/27

Oiartzun Irratia: Haziak Arguyuan saioan

Nekane Martiarena eta Eli Pombok Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan azaldu dute zer den Haziak egitasmoa, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen proiektua.

2016/04/22

Argia astekaria: 'Harreman osasuntsuak ereiten'

Botere erlazioek kutsatzen dituzte gure eguneroko harremanak. Haur eta gazteen artean harreman desorekatuok iraultzea helburu, Haziak proiektua abiatu dute Oiartzungo ikastolan: ikasleen barruak mugitzeko, denetariko sentimenduak azaleratzeko eta elkarren arteko hartu-emanen eraginaz kontzientzia hartzeko balio izan du.

2016/03/21

Arrosa irrati sareko 'Zebrabidea' saioa: 'Haziak, botere harremanak eta desorekak iraultzeko proiektu hezitzailea'

Zebrabidearen lehen zatia gurutzatu berritan, gizarte parekide eta orekatu baterako bidea egin nahi duen egitasmo hezitzaile bat hartu dugu hizpide. Izan ere, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen Haziak egitasmoa ezagutu dugu, eta horretan buru-belarri dabiltzan bi lagun batu zaizkitugu mikrofonoen parera. Nora Barroso egitasmoaren sortzaile eta dinamizatzailea, batetik, eta Eli Pombo, Iametza interaktiboa kolektiboko ordezkaria, bestetik.

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.