• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Audioak

Rapa - Bizi laguntasuna

"Bizi laguntasuna" rapa:

"Bizi laguntasuna" raparen letra irakurtzeko egin klik hemen.

Letrak gai desberdin askoz hitz egiten du: migrazioa, jolasa, gorputza, laguntasuna, generoa, harremanak... Horiek baitira une honetan gazte hauen kezka nagusiak. Hitz, estrofa eta esaldi asko idatzi ondoren, denen artean familia bat osatuz, azken ukituak eman eta talde guztiarena den abestia osatu dute.

Bai letra eta baita musikaren oinarria Bad Sound System-eko Moro eta Stepiren laguntzarekin sortu dira. Ezin ahaztu Autobus Magikoa musika taldeko Gotzon ere, askabide guztietan gazteekin batera aritu baita.

Raparen grabazioan Borja Mora eta Malen Mayordomo audioan adituak ere bertan izan ziren.

Askebide eta tailer hauekin batera, beste hainbat gehiago ere egin ziren. Laster izango dugu horiek denak adierazteko sortutako bideoklipa.

 

"Bizi laguntasuna" raparen sorkuntza

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.