• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Barrurako bidean

Airean marraztu

Musika entzuteak sentimendu ezberdinak sortzen ditu pertsonengan. Ezaugarri horretaz baliatuko gara unean sentitzen duguna barrutik kanpora ateratzeko. Helburua lortzeko asmoz parte-hartzaileei koadro bat airean margotzeko proposatuko diegu.

Hasteko, gorputza lasaitu eta kontzentrazio egoerara eramanten saiatuko gara begiak itxi eta gure arreta guztia arnasketan jarriz.

Ondoren,  musikaren erritmoa soilik jarraituz, eta bakoitzak sentitzen duen moduan, gorputza mugimenduan jarriko dugu. Erritmoek hipotalamoa eta sistema neurobegetatiboa orekatzen laguntzen digute. Jarraian besoak mugitzeko eskatuko diegu eta begiak ireki gabe koadro bat margotzeko gonbitea egingo dugu, kolore askotako koadroa, bakoitzak nahi duena, bi eskuekin margotuz etengabe, esku bakar batekin… Irudimena landuko dugu horrela eta koloreen bisualizazioa.

Inongo oztoporik gabe margotzea lortzen badute, honek dopamina eta serotonina hormonen isurtzea handituko du eta ongizatea eta plazerra sentituko dute parte hartzaileek.

Asko erlaxatzen duen ariketa bat da hau eta oso ondo sentiarazten gaituena. Frogatzeko gomendioa egiten dizuegu. Arnasketan kontzentratu, besoak altxa eta askatasun osoz margotu ezazue zuen koadroa.

Audio honetan ekintza gidatua daukazue. Hemen Kevin MacLeod artistaren Meditation Impromptu 01 abestia erabili da (Creative Commons Attribution BY).

 

Ekintza gidatuan dagoen musika aldatu eta atsegin duzuena jarri nahi baduzue hemen daukazue azalpenak dituen baina musikarik gabeko audioa.

 

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.