• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Barrurako bidean

Arnasketa, erritmoa, kolorea

Geletan gaien lanketarekin hasi aurretik, ikasleak “hemen eta orain” kokatzeko helburuarekin sortu dugu ariketa hau. Horretarako sistema neurobegetatiboa eta hipotalamoa orekatzeko teknikak erabili ditugu.

(Hipotalamoa eta sistema neurobegetatiboaren funtzionamenduaren azalpen teknikoa irakurtzeko: Hipotalamoa)

Hala, arnasketa ariketa labur bat planteatu da. Arnasketak, sistema neurobegetatiboan eragin handia du, frekuentzia kardiakoa kontrolatzen lagun diezaguke eta horrek lasaitasun eta kontzentrazioa erraztuko dizkigu.

Hipotalamoa, gorputzeko erritmoen guruina da, parametro honen lanketa egiten dugun bakoitzean gure barne eta kanpo oreka erraztuko ditugu. Txaloak, begien mugimendu erritmikoa (ortzadarraren koloreak begiekin jarraituz) eta abestia erabili ditugu hori lortzeko helburuarekin.

Kolorea izan da beste elementu bat. Koloreek sentimendu ezberdinak sortarazten dituzte pertsonengan. Kasu honetan, ortzadarraren koloreak aukeratu ditugu zerbait neutroa bilatu nahian. Newtonek frogatu zuen, argi txuria kolore ezberdinek osatzen zutela, ortzadarraren koloreek hain zuzen ere, eta kolore hoiek prisma baten bitartez banatzen zirela. Kolore horiei gainera mugimendu erritmiko bat eman diegu.

Ariketak zein efektu sortzen du zuregan?

Hipotalamoa, garunaren erdian kokatuta dagoen guruin hormonal bat da eta gorputzeko funtzio guztiak kontrolatzen ditu. Bere eginkizun nagusia, gorputzaren oreka lortzea da, funtsean norbanakoa aurkitzen den egoera eta ingurunera egokitzea lortzen du kanpo eta barnea orekatuz. Energia maila, tenperatura, loaren zikloak, sistema inmunitarioa eta gosea kontrolatzen ditu besteak beste. Hipotalamoak, jasotako informazioa prozesatu ostean, sistema neurobegetatiboa erabiltzen du gorputzera aginduak bidaltzeko. Sistema neurobegetatiboa, nerbio sistemaren parte bat da eta ekintza inboluntarioak kontrolatzen ditu (frekuentzia kardiakoa, arnasketa, izerdia…).

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.