• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Barrurako bidean

Harriak kolorea irudimena

Ariketa honetan bisualizazioarekin lan egingo dugu. Parte-hartzaileei erakutsi nahi diegu pentsamenduak erabiltzea zein lagungarria izan daitekeen. Efektu positibo ugari ditu, asko erlaxatzen du, gorputza kontrolatzen laguntzen digu. Azken finean, helburu ezberdinak lortzeko bidea izan daiteke, besteak beste. Gure “begi mentala”rekin zerbait imajinatzen dugunean sortzen diren emozioak errealak dirudite gure garun eta gorputzarentzat eta horregatik da ariketa hau hain ona.

Orokorrean gauzak imajinatzea asko kostatzen zaigu eta landu egin behar den zerbait da. Hasten garenean irudi asko nahasten dira gure garunean eta hori errazteko asmoz sortu dugu ariketa hau, audioaren bitartez gidatuko dugu, ahotsa eta naturaren soinuez baliatuz.

Joko bat bezela planteatuko dugu, imajinatzeko jokoa eta gaitasun ezberdinak eta koloreen bisualizazioa landuko ditugu gure helburua lortzeko.

Probatzen hausartuko zara?

 

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.