• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Bideoak

2+1= infinitu

Zer lantzen da bideoarekin:
2+1 infinitu ikus entzunezkoak gai ugari ukitzen ditu, besteak beste lagunartea, aniztasuna, konpartitzea, harremanak, bi/hiru kideren arteko harremanak, sormena... Bertan sinbologia eta  elementu ezberdin askoren bitartez harremanak nolakoak izaten diren adierazi nahi izan da. 

Egoera: Haur bat berak eta bere lagunak egin duten lagun berriaren nondik norakoak idazten eta marrazten ari da liburu batean. Hasiera batean bi lagun eraikuntza bat sortzen ikusten dira eta hirugarren bat atzean begira. Lehen biak ezin lorontzi bat altura batean jarri eta hirugarren honek laguntzen die, modu honetara lagunak eginaz. Lehen bietako bat egoera berri honetan atzera gelditzen hasten da, baina eraikuntza koloreztatzeko unea iritsi denean margorik gabe gelditu dira eta azken honek ekartzen du pintura pote handi bat. Hiruon artean bukatzen dute eraikuntza margotzen. 

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.