• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Bideoak

Harreman ereduak

Zer diote gazteek?

 

 

Harremanen, harreman ereduen eta sentimenduen inguruan lasai hitz egiteko eremua eta aukera sortzea da Haziaken helburua eta, halaber, berdintzen eta ezberdintzen gaituzten gauzen kontzientzia hartzea. Horretarako material berezia sortu da, “Halakoak garabideoa.

 

Bideoaren gidoia eta elkar hizketak Dejabu Panpin laborategiko lagunak gidatu dute, gazteak beharrezkoa duten giro atsegina sortuaz. Protagonistak Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek izan dira. Aipatzekoa da ikasleak oso eskuzabalak izan direla prozesu osoan zehar, guztiak azaldu baitzuten bideoaren grabaketan parte hartzeko gogoa. Azkenik zozketa bidez 18 izan ziren grabaketarako hautatutako gazteak. Bi pertsonek kazetari lana egin zuten eta gazteei binaka deitu zitzaien elkarrizketara.

 

Aurrean duzuen bideoak harremanen hausnarketari, berdintzen zein desberdintzen gaituzten gauzei eta sentimenduei ateak ireki nahi dizkio. Sortutako materialarekin Haziak egitasmoak, norbanako bakoitzari bai indibidualki eta baita taldean ere pentsatzeko eta konpartitzeko baliogarriak diren dinamikak eramaten ditu aurrera.


Informazio gehiagorako kaixo@haziak.eus

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.