• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Bideoak

Harremanen kudeaketa

Jarraian ikusiko dituzun hiru bideoak Dejabu Panpin Laborategiak Harremanen kudeaketa lantzeko egindako lanaren emaitza dira: Haria, Gometx gorriak eta Iñurrien Hiria. Gomendagarria da guztiak ikustea, lanketa global baten hiru zati baitira. Hiru kasuetan haurrak dira protagonista eta besteekin harremanak izatean sortzen diren arazo edo egoera desberdinak irudikatzen eta emozio desberdinen kudeaketak eragiten dituzten jarrerak bistaratzen dituzte.

 

HARIA

Zer lantzen da bideoarekin: Arazoen kudeaketa, Emozioen kudeaketa/Tristuraren kudeaketa
Egoera:  Bi haurren artean gertatzen den esperientzia bat ikusiko da bideoan. Bietako bati “arazo” bat sortzen zaio. Haur honek, hau da arazoa eduki duen haurrak, momentuan egoera nola kudeatu jakin ez, eta, triste edo ezkor sentitzen da. Bideoak haur honek arazoa nola konpontzen duen erakutsiko digu.

 

 

GOMETX GORRIAK

Zer lantzen da bideoarekin: Emozioen kudeaketa/haserrearen kudeaketa.
Egoera: Neska bat txano berriarekin doa eskolara eta bere lagun batek barre egiten dio. Neskak momentuan ez du zergatik barre egiten duen ulertzen eta gaizki sentitzen da, haserretu egiten da. Ondoren egun horretan gertatuko zaizkion egoera askotan, ez ditu bere emozioak ongi kudeatuko eta modu berean bizituko ditu gertaera horiek guztiak. Bideoan, neska momentu horretan duen egoera emozionalaren iturrira iritsiko da eta barruan duen sentimendu txarra askatzen ikusiko dugu.

 

 

IÑURRIEN HIRIA

Zer lantzen da bideoarekin: Jolasak. Gure gustuko gauzak eta jolasak. Besteen gustuko gauzak eta jolasak. Aniztasuna eta desberdintasuna gure artean. Gauza berriak ezagutzea

Egoera: Mutil bat ikusten dugu zeini bere ikaskide gehienei ez bezala, futbola ez den beste jolas bat gustatzen zaion. Irakasleak zertara jolasten aritu diren galdetu ostean, haur batzuei mutil honen jolasarekiko jakin-mina esnatuko zaie. Ondoren ikusiko dugu nola mutilaren ikaskideek bere jolasa deskubritzen duten eta nola gonbidatuak dauden jolas horretan parte hartzera.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.