• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Bideoak

Jokin eta betaurrekoak

 

Kontakizuna
Haurtzaro ikastolako LH2ko gelatan "Esan ipuinekin" askebidean sortua da. Bertan haurrek ipuinen bitartez barruan zutena askatzeko aukera izan zuten.

Marrazkiak eta ahotsa
Oiartzungo ABARAXKA ludotekako ekintza batean egin ziren.

Herriko eragileak
Haziak proiektuko dinamizazio taldeak eta Oiartzun irratiak, herriko sortzaileekin batera bideoaren edizioa osatu zuten.

 

Jokin eta betaurrekoak from Haziak on Vimeo.

Ipuinak desberdinak garela erakutsi nahi du eta horiek onartzen jakin behar dugula. Haurren esentziatik, barrutik sortutako gertaera da, eta, parte hartze prozesu ireki eta aske bat izan da transmisiorako gakoa, beraz beronen balioa bikoitza da. Bideo honek batzen ditu alde batetik pertsonen sentimenduak eta horien askatzea, bestetik hezkuntza forma desberdinen ekarpenak (hezkuntza formala, hezkuntza ez-formala) eta baita herriko eragileen inplikazioa ere.

Mila esker Markel zure barne mundua guztiokin partekatzeagatik. Esker mila lanketa honetan parte hartu duzuen guztioi ipuinari irudia eta ahotsa jarri diozuen lagunei.

DENOK GARA DESBERDIN ETA HORREGATIK DA OIARTZUN HAIN POLIT!!

Ipuin honen audioa ere materiala atalean duzue entzungai.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.