• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Euskararen Zuhaitz Magikoa

2023/12/09

Abenduaren 2an Euskararen egunaren harira, euskararen zuhaitz magikoa egin genuen Oiartzunen. Zuhaitz magikoa VEDIk sortutako ekimena da eta Haziakeko kideok euskarara eta Oiartzungo testuingurura ekarri dugu.

UTOPIAK mural margoketa

2023/11/13

Nolako herria amesten dute Oiartzungo haurrek? Galdera garrantzitsu horren bueltan aritu ziren herriko hainbat haur Maitri Ugalde sortzailearen laguntzarekin, beraien ametsak eta desirak paperetik paretara eramaten.

Ispiluen ahotsak, Ispiluak ipuina entzungai

2023/10/25

Ispiluen ahotsak audioipun bat da, Ispiluak ipuinari ahotsa eta soinuak jartzen dion audioa. Haziak egitasmoko kideak eta Etxegiroan atariko lagunak, Oiartzungo Udaletxearen laguntzari esker, mimo handiarekin sortutako emaitza da.

Sendabelarren webgunea: naturara gerturatzeko txokoa

2022/12/30

Sendabelarren mundu harrigarri eta magikoan murgiltzen hasteko bidea hasi nahi izan duen egitasmoa da hau.

"Ispiluak" liburuaren aurkezpena Lekuona Fabrikan (Errenteria/Orereta)

2022/12/13

Haziak egitasmoaren baitan sortutako “Ispiluak” ipuin ilustratua aurkeztuko da abenduaren 17an, goizeko 11:00etan Errenteria/Oreretako Lekuona Fabrikan. Ekhine protagonista den liburuxkan onarpena eta errespetua bezalako gaiak azaleratzen dira. Egingo den aurkezpenean adin guztientzako pertsonei zuzendutako ipuin batekin egingo dugu topo. Bertan izango [...]

TAILERRA: Lurrak ahots bat badu, hori didgeridooarena da

2022/11/08

Familia osoarentzat den tailer musikatu honetan australiar mitologiaren ipuin bat kontatuko da, naturak sortzen dituen instrumentuekin musika egingo da, eta bukaeran elkarlanean musika tresnak eraikiko dira, irudiekin apaindu eta jo ahal izateko. Baita etxera eraman ere! Tailerra, Haziak egitasmoak antolatu [...]

Oiartzungo udalaren babesarekin ISIPILUAK izeneko liburua sortu dugu

2022/10/10

Haziak egitasmoak, Oiartzungo udalaren babesarekin ISIPILUAK izeneko liburu a sortu du. Bertan, Ekhine eta bere lagunek onarpenaren gaia azaleratuko dute.  Liburua 1545 argitaletxean eskuratu daiteke eta gure webguneko Ipuinen ataletik PDF moduan eskuratzeko aukera dago ere.  Mila esker aingeru Mayorri material honen [...]

Gazteei ahotsa ematearen garrantzia

2022/05/25

Gazteen ahotsaren eta ematen zaizkien aukeren inguruan artikulu bat idatziz kolaborazio berri bat egin dugu Guraso.eus atarian. Honen arira ere, irratian elkarrizketa bat egin diote Haziakeko kide den Nora Barrosori. Esteka honetan artikulua eta elkarrizketa irakurri eta entzuteko aukera duzue. Aurreko albiste [...]

[Elkarrizketa] Eduki berriaren aurkezpena. Hilerokoa

2022/05/11

Guraso, tutore eta hezitzaileentzat  Hilerokoa  mitoak eta ziklizitatea tailerra antolatu dugu Haziak egitasmoak eta Loregorrik. Honetaz gain, gaiaren inguruan gaztetxoentzat ere bideo bat sortu dugu. Guzti honen inguran gehiago jakiteko entzun Oiartzun irratian Haziakeko kide den Nekane eta Loregorriko Maialeni [...]

Nerabeen kezkak plazara

2022/05/10

"Gure munduak plazara" izenburu nagusipean, Oiartzungo gazte antzerki taldekoen hausnarketa eta kezkak jaso ditugu Haziak egitasmoaren baitan Oiartzungo udalaren laguntzari esker. Sormen prozesua abiapuntutzat hartuta, ekarpenak esketx formatuan landu dituzte eta emaitza jarraian dituzuen bideo laburretan dituzue. Gazteek konpartitzen dituzten [...]

Hilerokoa. Mitoak eta ziklizitatea

2022/05/05

Oiartzungo Loregorri taldeak eta Haziak egitasmoak, Ziklizitateari buruzko tailerra antolatu dugu hezitzaile eta gurasoentzat bereziki. Bertan hilerokoaren inguruko gaiez arituko gara, mitoak, kezkak, zalantzak eta bidelagun nola izan inguruan ere hausnartuko dugu. Animatu giro goxo eta atseginean arituko gara eta! [...]

[BIDEOA] Hilerokoa eta ziklizitatea

2022/05/05

Bideo motz honetan modu erraz eta laburrean hilerokoaren inguruko hainbat gai latzen dira: zer da hilerokoa, zer da ziklizitatea, mina, hilerokoak egiten al gaitu emakume?… Gaztetxo eta nerabeekin gaian sartzeko, hitz egiteko eta hausnartzeko baliogarria izan daitekeen bideoa. Material hau [...]

Maitasuna zainduz

2021/11/29

Haziak egitasmoaren baitan eta Oiartzungo udalari esker, Karen Muñoz eta Alain Mendizabalen sorkuntzarekin eraikitako bideoa da hau. Sorkuntza kolektibo honetan  Alainen hitzak Karenek maitasunez zaindu eta gorputztu ditu.  Zaindu dezagun maitasuna eta maitasunez zaindu gaitezen.  Eman eta hartu, hartu eta [...]

Zuhaitz magikoa, sormen ekintza kolektiboa

2021/11/08

Familian, lagun artean edo bakarrik parte hartzeko ekintza da hau eta bertan, irudimenari, gorputz adierazpenari, sorkuntza prozesuei eta naturaren kontaktuari ateak irekiko dizkiegu. Nola sentitzen ditugu hobetu daitezkeen egoerak? horiek nola adierazi ditzakegu? eta, konpontzeko biderik ikusten al dugu? Hezkuntza [...]

Yoga jarduera lagungarria

2021/05/17

Haziak egitasmoak, harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea ditu helburu. Xede horretan, yoga jarduera lagungarria izan daiteke norbere burua hobeto ezagutu eta ahalduntzeko.

Zaintza, elkar zaintza

2021/05/17

Haziak egitasmoaren baitan beste artikulu bat argitaratu berri dugu guraso.eus webgunean: "Zaintza, elkar zaintza".   

Etxeko txikiekin jolasteko eta sormena lantzeko aukera: KontaKLIK

2020/03/25

Haziak egitasmoaren izenean, etxean gauden egun hauetarako proposamentxo bat luzatu nahi dugu. Etxeko txikiekin jolastu, entretenitu eta sormena landu ahal izateko aukera duzue KontaKLIK-ekin.

[BIDEOAK] 'Nor naiz, nor zara, nor gara?'

2020/03/05

Norbere burua, bestearena, taldea, taldearen arteko harremanak, ingurua, bizitza... adierazi genituen kutxa majikoen bidez 2020ko Haziak Egunean. Nor naiz, nor zara, nor gara...? galderen inguruan hitz egin ondoren elkarrekin sentitzen genuen hori marrazteko aukera izan genuen Oiartzunen egindako Haziak Egunean. [...]

'Atsedena, formazioa eta zaintza' tailerra, Hik Hasiren eskutik

2020/03/04

Hik Hasi elkarteak antolatuta atsedena, formazioa eta zaintza ardatz izango dituen topaketa izango da Arantzazun, apirilaren 4tik 8ra. Marina Pintos izango da tailerraren gidaria.

[BIDEOA] Haurtzaro ikastolako LH4ko ikasleek Askebideetan bizitakoaren laburpena

2020/01/29

Haurtzaro ikastolako LH4ko ikasleek Askebideetan (Esan gorputzarekin, Esan soinuarekin Esan ipuinekin, eta Esan irudiekin) bizi duten guztia laburtu dute bideo honetan.
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.