• Vimeo
  • Twitter

Bloga

[BIDEOA] Askebideak LH6ko ikasleekin

2019/12/17

Beste urte batez, Haziak egitasmoaren baitan, Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek sortzaile ezberdinekin batera “askebideak” bizi ahal izan dituzte.

[RAPA] "Ezetz beti da ezetz" rapa, LH6ko ikasleek egina

2019/12/17

Haurtzaro ikastolako LH6k ikasleek "Esan raparekin" askebidean “Ezetz beti da ezetz” izenburua duen rapa sortu dute. Gaztetxoek Odei Barroso bertsolaria eta 2Zio taldeko rap abeslaria izan dute bidelagun koplak eta abestia sortzerako orduan.

[KRONIKA] Haziak Eguna 2019

2019/12/10

Haur zein heldu, familiak eta eragileak, norbanakoak... guztiok batu gaitu aurtengo Haziak Egunak. "Dibertsitateak" lelopean elkartu ginen guztiok Oiartzunen.

[BIDEOA] Guda garaiko elkartasunak

2019/12/09

"Bizipenak adierazten" tailerrean guda garaiko oroitzapen eta bizipenei lekua egin genien. Bideo honetan Bixenek kontatutako pasarte bat plazaratu dugu.

[AGENDA] Abenduaren 5ean Abaraxka Ludotekan elkartuko gara kantuan aritzeko

2019/11/28

Abenduak 5, osteguna, adin ezberdinetako herritarrak elkartuko gara Abaraxka ludotekan kantuan aritzeko. Belaunaldi desberdinen arteko kantaldia egingo dugu.

[AGENDA] Familientzako yoga tailerra izango da abenduaren 8an

2019/11/28

Abenduak 8, igandea, goizeko 11:00tan familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Oraingo honetan Dafne izango dugu gidari lanetan ariko den aditua. Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian izango da saioa.

[BIDEOA] "Elkarrekin biolentziei aurre eginez" tailerra

2019/11/19

Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, Sorburu kooperatiba feministak eta Haziak egitasmoak “Elkarrekin biolentziei aurre eginez” tailerrak burutu dituzte azaroan zehar. Emakumeei zuzendutako tailer esperimentala izan da eta parte hartzaileok, gure gorputzetan, elkartasun praktika bat baino gehiago bizitzeko aukera izan dugu.

Haziak Egunean dibertsitatearen gaia landuko dute aurten

2019/11/11

  Azaroaren 23an, larunbatean, izango da bigarren Haziak Eguna Oiartzunen. Egun osoko egitaraua prestatu dute, "Dibertsitateak" lemapean.

'Elkarrekin biolentziei aurre eginez' tailer praktikoa, azaroaren 6an eta 13an Oiartzunen

2019/10/21

Tailerra Sorburu kooperatiba feministak eta Haziak egitasmoak antolatu dute elkarlanean. Indarkeria matxistaren gaia landuko da tailerrean.

Herriko amona eta aitonekin batera "Bizipenak adierazten" tailerra egingo dugu asteazkenean

2019/06/03

Herriko amona eta aitonak izango ditugu protagonista ekainaren 5ean izango dugun tailer honetan. Gorputzean txertatuta geratu zaizkien bizitza osoko hainbat bizipenei irudiak eta koloreak jartzeko aukera izango dute. "Kutxa magikoez" lagunduta eraldatu eta azaleratuko ditugu sentimendu eta oroitzapenak. 

[BIDEOA] Ametsen basoak

2019/05/27

Haziak eta Vedik elkarlanean, Pello Añorgaren "Ametsen basoa" ipuina kontatu dugu "kutxa magikoen" irudiekin eta herrialde desberdinetako haurrekin batera.

[BIDEOA] Haurtzaro Ikastolako LH2ko askebideak (2018/2019)

2019/05/13

Ikasturtea bukatzen ari den honetan, 2018-2019 ikasturtean Haziak egitasmoaren baitan LH2ko ikasleek askebideetan izandako bizipenekin sortu dugu bideo hau.

Ostegunean "Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica" liburuaren aurkezpena Donostiako Irakasletza eraikinean

2019/04/08

Ostegun honetan, apirilak 11, 13:00etan Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica liburuaren aurkezpena izango da Donostiako Irakasletza eraikinean (Oñati plaza, 3).

[BIDEOA] 2018-2019 ikasturteko askebideak

2019/04/01

2018-2019 ikasturtean Haziak egitasmoaren baitan LH4ko ikasleek askebideetan bizitutakoarekin sortua da bideo hau.

Ilusionista sozialekin batera haziak ereiten

2019/03/27

2014ean Donostiako Magisteritza eskolan, Haziak bezala, ilusionismo sozialari buruzko mintegi batean parte hartu ondorengo emaitza da Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica liburuan gure ekarpena idatzi izana.  

[BIDEOA] Solasaldia Sinai Riverarekin (III. eta IV. pasarteak): "Hezkuntza" eta "Unibertsitatea"

2019/02/20

Sinai Rivera irakasle mexikarra Euskal Herrian izan dela aprobetxatuz, solasaldia egin genuen Haziak egitasmoa eta Azmarrinek elkarlanean antolatuta. Hemen ikus eta entzun ditzakezu solasaldiaren azken bi pasarteak.

[BIDEOA] Solasaldia Sinai Riverarekin (II. pasartea): "Gogoetarioa eta UNISUR"

2019/02/12

Sinai Rivera irakasle mexikarra Euskal Herrian izan dela aprobetxatuz, solasaldia egin genuen Haziak egitasmoa eta Azmarrinek elkarlanean antolatuta.

[BIDEOA] Solasaldia Sinai Riverarekin (I. pasartea): "Borrokatzen duten emakumeen nazioarteko topaketa eta Leslye Leticia Hernandez Moreno gogoan"

2019/02/07

Sinai Rivera irakasle mexikarra Euskal Herrian izan dela aprobetxatuz, solasaldia egin genuen Haziak egitasmoa eta Azmarrinek elkarlanean antolatuta. Hurrengo egunetan, pixkanaka, solasaldiko pasarte desberdinak igoko ditugu sarera.

"Bizi laguntasuna" raparen bideoklipa egin dute Haurtzaro Ikastolako ikasleek

2019/02/01

Haziak egitasmoa erabat txertatua dago Oiartzungo Haurtzaro ikastola. Horren adierazle LH6ko ikasleek "askebideak" deituriko tailerretan sortutako "Bizi laguntasuna" bideoklipa.

Haurtzaro Ikastolan "Bizi laguntasuna" rapa sortu dute

2019/01/28

Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleek "Esan DJ" eta "Esan Rap" askebideetan rap abesti bat sortu dute. Hemen entzun dezakezu.
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.