• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak egitasmoa martxan da berriro Haurtzaro ikastolan

2017/03/28

2016-2017 ikasturtean Haziak egitasmoa bigarren urtez martxan da Haurtzaro ikastolan, LH2ko, LH5eko eta LH6ko ikasleekin.

Martxoaren 25ean enpatia jolasak Abaraxka ludotekan

2017/03/22

Martxoak 25ean HAZIAK proiektuaren baitan Oiartzungo Abaraxka ludotekan ENPATIA jolasekin saio berezia burutuko da.

Haziak dokumentala ikusgai dago sarean

2016/10/04

Urtebete pasa da Haziak egitasmoa martxan hasi zela, 2015eko irailean forma ematen hasi ginenetik. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan martxan jarri zen iazko ikasturtean eta 2016-2017an esperientzia errepikatuko dute. Baina Haziak egitasmoak ez du horretara mugatu nahi, pixkanaka-pixkanaka herri desberdinetara, ekimen eta [...]

Sortzaileen formakuntza saioa Haurtzaro ikastolako irakasleei

2016/09/15

2016-2017 ikasturtearen hasierarekin batera, Haurtzaro ikastola martxan jarri da Haziak egitasmoarekin. Gaur Pello Añorga, Idurre Ugalde eta Odei Astibiak, 2015-2016 ikasturteko 'Askebideak' tailerrak eman zituzten sortzaileetako hiruk, formakuntza saioa eskaini diete irakasleei.

Haziak dokumentalaren aurrerapena argitaratu dugu

2016/06/22

Haziak egitasmoaren sustapena aurrea doa, apurka-apurka. Martxan jarri zenetik ia urtebete pasa da. Hori dela-eta, egun gutxi barru Haziak dokumentala argitaratuko dugu. Bertan hainbat pertsonen testigantzak, iritziak eta bizipenak jaso ditugu, irakasleak, haurrak, gurasoak, dinamizatzaileak... Dagoeneko aurrerapen bat ikusgai dago. [...]

Harremanen eta emozioen kudeaketa lantzeko hiru bideo sareratu ditugu

2016/06/13

Dejabu Panpin Laborategiko lagunekin batera harremanen eta emozioen kudeaketa lantzeko hiru bideo sareratu ditugu: Haria: Emozioen kudeaketa Gometx gorriak: Haserrearen kudeaketa Iñurrien Hiria: Jolasak. Gure gustuko eta besteen gustuko gauzak eta jolasak. Aniztasuna eta desberdintasuna gure artean. Gauza berriak ezagutzea. [...]

'Jokin eta betaurrekoak' ipuinaren bideoa sareratu dugu

2016/06/02

'Jokin eta betaurrekoak' bideoak Oiartzungo Haurtzaro ikastolako LH2ko haur batek 'Esan ipuinekin' askebidean sortutako ipuina du oinarrian. Askebideen bidez haurrek barruan zutena askatzeko aukera izan zuten. Ondoren marrazkiak eta ahotsak Oiartzungo Abaraxka ludotekako ekintza batean egin ziren, haur askoren parte-hartzearekin [...]

Haziak egitasmoa Oiartzun Irratiko Arguyuan irratsaioan

2016/05/30

Pixkanaka-pixkanaka gero eta ezagunago ari da bihurtzen Haziak egitasmoa. Pasa den astean Nekane Martiarenak eta Eli Pombok, Haziak egitasmoko bi kidek Oiartzun Irratiko Arguyuan irratsaioan hitzegin zuten proiektuari buruz.

Haziak egitasmoa gizarteratzen hasi gara Oiartzunen

2016/05/14

Haziak egitasmoaren baitan Oiartzungo Haurtzaro ikastolan burutzen ari den esperientzia guztia herrira, gizartera, kalera ateratzea dugu helburu, modu desberdinetan.

Dejabu Panpin Laborategiko lagunekin batera, ‘Halakoak gara’ bideoa osatu dugu

2016/05/13

Harremanak eta harreman ereduak gaiaren gainean lanketa egiteko tresna bat da ‘Halakoak gara’ bideoa. Gai honen inguruan ikasleei lasai hitz egiteko eremua eta aukera sortzea zen Haziaken helburua eta, halaber, berdintzen eta ezberdintzen gaituzten gauzen kontzientzia hartzea. Horretarako, Dejabu Panpin [...]

ARGIAk Haziak egitasmoaren inguruko erreportajea kaleratu du

2016/04/22

ARGIA aldizkariak bere azken zenbakian Haziak egitasmoari buruzko erreportajea argitaratu du. Harreman osasuntsuak ereiten izenburupean Mikel Garcia kazetariak Oiartzungo Haurtzaro ikastolan martxan jarri dugun esperientziari buruzko xehetasunak kontatu ditu.

Haziak egitasmoko protagonisten testigantzak grabatzen ari gara bideoa osatzeko

2016/04/16

Garrantzitsua iruditu zaigu Haziak egitasmoko protagonistak biltzea eta eurak prozesua nola ari diren bizitzen entzutea. Hala, irakasle, guraso, sortzaile, haur eta dinamitzaileek bakoitzak bere ikuspegitik kontatu dizkigute kamera baten aurrean euren emozioak, sentsazioak, ikusmoldea...

Haziak-eko materialari ahotsa jarri diogu

2016/03/30

Azken egunetan ‘Igel marroitxo’ ipuinari eta ‘BarruKLIK’ komikiari ahotsa jartzen aritu gara Etxegiroan-eko lagunekin batera. Oso esperientzia aberasgarria izan da, bapatean Haziak-eko materialeko protagonistak gure belarrietara gerturatu baitira, orain arte irakurri baino ezin genituen hitzak ahoskatuz, euren beldur, nahi, kezka, [...]

Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusgai larunbatean

2016/03/29

Haziak egitasmoaren baitan eta Abaraxka ludotekak antolatuta, Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusteko aukera izango da, apirilaren 2an Oiartzungo pleno aretoan, 17:00etan. Sarrera doakoa izango da eta 7 eta 13 urte arteko haurrei zuzendua dago.

Haziak egitasmoari buruz Arrosa sareko Zebrabidean aritu gara

2016/03/21

Gaur Nora Barroso eta Eli Pombo Arrosa sareko Zebrabidea programan izan dira, Haziak egitasmoari buruz hitz egiten. Elkarrizketaldi patxaratsua, intentsoa eta egitasmo hau guztia den bezala, barru-barrutik, bihotzetik eta sentimenduetatik azaleratua izan da. Milesker Nekane Zinkunegi, egitasmo hau lasaitasunez eta [...]

LH2ko haurrek ‘Igel marroitxo’ ipuinaren etxerako lanketa prestatu dute

2016/03/09

‘Igel marroitxo’ ipuina gelan landu ondoren, Haurtzaro ikastolako LH2ko haurrei etxerako lanketa egiteko unea iritsi zaie. Horretarako irakasleak emandako igelaren aurpegiaren forma moztu eta koloreztatu dute eta haur bakoitzak bere etxetik eramandako galtzerdi baten gainean pegatu du.

LH5-6ko haurrek ‘BarruKLIK “ komikiaren etxerako lanketa prestatu dute

2016/03/09

‘Barruklik’ komikia gelan landu ondoren, Haurtzaro ikastolako LH5-6ko haurrei etxerako lanketa egiteko unea iritsi zaie. Horretarako kazetariaren jolasa sortu da. Hau da, haurrek BarruKlik komikiaren inguruko galdera sorta egin beharko diete euren gurasoei.

Askebideak: Haurren barne mundua azaleratzen

2016/03/07

Pasa den otsailaren 29an  lau askabide jarri ziren martxan Haurtzaro ikastolan. Askebide hauen helburua oraingoz LH2n eta LH5-6n lantzen ari garen bi gaien inguruan (enpatia eta norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea), haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak [...]

Abaraxka ludotekak antolatutako enpatia jolasak

2016/03/01

Pasa den otsailaren 27an Oiartzungo Abaraxka ludotekak antolatutako enpatia jolasak saioa egin zen arratsaldeko 17:00etan. Bertan haurrek ispilu jolasa, garbiketa jolasa, mugimenduaren trena jolasa, txotxongilo jolasa eta beste hainbat jolas eginez gozatu zuten, bestearen lekuan jartzen pixka bat gehiago ikasiz. [...]

Geletako saioak: Irakasleak eta ikasleak elkarlanean

2016/02/29

Pasa den otsailaren 22an Haziak egitasmoko saioei hasiera eman zitzaien Haurtzaro ikastolan, LH2ko, LH5eko eta LH6ko gela guztietan. Txikienen kasuan enpatia gaia da landu dutena eta LH5-6ko gelatan aldiz, norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea eta lidergoa.
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.