• Vimeo
  • Twitter

Bloga

ARGIAk Haziak egitasmoaren inguruko erreportajea kaleratu du

2016/04/22

ARGIA aldizkariak bere azken zenbakian Haziak egitasmoari buruzko erreportajea argitaratu du. Harreman osasuntsuak ereiten izenburupean Mikel Garcia kazetariak Oiartzungo Haurtzaro ikastolan martxan jarri dugun esperientziari buruzko xehetasunak kontatu ditu.

Egitasmoaren bultzatzaileetako bi diren Nora Barrosok eta Nekane Martiarenak eta Koro Uria irakasleak Haziak proiektuaren abiapuntua, nondik-norakoak, xehetasunak eta esperientziak kontatu dituzte. “Botere harremana ikuspegi poliedriko batetik ulertzen dugu, forma ezberdinak hartzen dituelako: izan daiteke bullyinga, izan daiteke naturarekiko dugun erlazioa, gizonak emakumeengana indarrez zuzentzea…”, diote Norak eta Nekanek. Harreman desorekatuoz jabetzea da horiek iraultzeko lehen urratsa. “Haziak proiektuan ez dugu inor epaitzen, ez dugu esaten bakoitzak zer eta nola egin behar duen, ateak irekitzen ditugu, bakoitzak erabaki dezan: gelditu, pausatu, barrura begiratu, eta gero begiak ireki, barrutik begiratu ingurua, inguruarekin eta inguruko pertsona eta entitateekin ditugun harremanak, baita norbere buruarekin ere (sarri zama handiak jartzen dizkiogulako geure buruari), barrua eta kanpoa elkar elikatuz. Haserre gaudenean adibidez dena apurtzen edo besteei min ematen hasi ordez, segundo batez barrura begiratu eta benetan haserre zergatik gauden begiratzea ona da. Hortik aurrera, norberak ikusiko du zer behar duen, nola gestionatuko dituen bere sentimenduak".

Bere aldetik Koro Uria irakasleak 11-12 urteko bere ikasleekin izandako esperientzia kontatu du: "Tentsio momentu handiak izan dira, gelako liderrengana joan dira begirada guztiak, eta hasierako isiltasun orokorra gainditzea lortu dutenean, barruak askatu dituzte, hitza hartzeko ohitura gutxiago dutenak ere mintzatu dira. Egoera ugari azaleratu dituzte, liderrentzako mezuak egon dira, eta haiekin ados egon ez arren norbere erabakia adierazteko ausardiaz eta ezetz esaten jakiteaz aritu dira".

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.