• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Arrakastatsua eta emankorra izan zen Marina Pintosen yoga tailerra

2017/05/02

Pasa den apirilaren 30ean eman zuen Marina Pintosek yoga tailerra Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, Haziak egitasmoak antolatuta. Plaza kopuru guztiak bete ziren eta hainbatek itxaron zerrendan eman behar izan zuten izena, balizko beste saio baterako. Bertaratutakoek oso gustura jarraitu zuten saioa.

Ekintza yogari buruzko azalpenekin hasi zen. Marina Pintosek arnasketaren zein orainaz jabetzearen garrantziari buruz hitzegin zuen. Hain zuzen ere, duela egun batzuk Oiartzun Irratian egindako elkarrizketa batean Marina Pintosek besteak beste honakoa adierazi zuen: "Benetan osasuntsu egoteko beharrezkoa da barrura begiratzea, barruko guzti hori baretu eta lasaitzea eta biziaz dastatzea. Azken finean hori da helburua, bizitzen ikastea".

Azalpenen ondoren, "kaiku tibetar" batekin soinuak egin zituen Pintosek eta haurrek bibrazioak sentitzeko aukera izan zuten. Ondoren kontzentrazioari buruzko hainbat jolas eta asanak (yogako posturak) egin zituen.

Txarteltxo batzuetan yogako postura desberdinak zeuden eta haurrek nahi zutena aukeratzen zuten. Ondoren Pintosek postura horiek nola egiten ziren azaltzen zuen eta bertaratutako guztiek (haur zein heldu) egiten zituzten. Hainbat postura haurren eta helduen artean egitekoak ziren, beste batzuk berriz, haurrak haurren artean eta helduak helduen artean egitekoak.

Saioa oso dinamikoa izan zen. Hainbat unetan algarak izan ziren nagusi. Bertaratutako guztiek asko gozatu zuten, bereziki haurrek eta familien parte-hartzea aktiboa izan zen. Guztiek denbora oso azkar pasa zitzaiela adierazi zuten.

Amaieran erlaxazioa egin zuten parte-hartzaileek Pintosek emandago argibideak jarraituz eta berak sortutako pianoko musikarekin batera.

Marina Pintosen yoga tailerra

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.