• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusgai larunbatean

2016/03/29

Haziak egitasmoaren baitan eta Abaraxka ludotekak antolatuta, Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusteko aukera izango da, apirilaren 2an Oiartzungo pleno aretoan, 17:00etan. Sarrera doakoa izango da eta 7 eta 13 urte arteko haurrei zuzendua dago.

Parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko sortu du ikuskizun hau Eidabe ekimen kulturalak. Istorioaren protagonistak Odei eta Lur dira. Biak besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei. Aktoreak Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday dira eta testua eta zuzendaritza berriz, Galder Perezena da.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.