• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Hankak protagonista izan ziren Marina Pintos-ek gidatutako bigarren Yoga Familian saioan

2017/11/07

Pasa den larunbatean, azaroaren 4an, Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatua, Marina Pintos-ek gidatutako bigarren Yoga Familian saioa egin zen Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

Bertaratutakoek oso gustura jarraitu genuen saioa. Ordu eta erdiz, jolasen bidez, arnasketak, erlaxazioa, norberaren gorputzaz jabetzea eta hainbat asana (yogako posturak) lantzeko aukera izan zen.

Marina etengabe zuzentzen zen haurrengana, euren parte-hartzea bilatuz, txikienak eroso sentitu zitezen saiatuz, bakoitza bere erritmora. Kontzentrazioa lantzeko "kaiku tibetarrarekin" joko berezia egin zuen Marinak. 

Ondoren, hankeko behatzen garrantziaz hitz egin zuen Marinak: "Egun guztia zapata barruan estu-estu eramaten ditugu eta ez gara beraietaz gogoratzen, baina gure gorputz guztia sostengatzeko ahalmena dute, kasu pixkat gehiago egin behar diegu". Hala, hankeko behatzak lantzeko ariketak proposatu zizkigun eta taldeka kanikak hankeko behatzekin hartzeko jolasa ere egin genuen.

Azkenik, asana desberdinak landu ondoren, erlaxazio saio atsegin batekin amaitu genuen, hurrengo Yoga Familian noiz iritsiko zain, berriro ere.

Yoga familian

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.