• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleek 'Harriz Harri' ikuskizunaren bidez landu zuten enpatia pasa den ostiralean

2017/05/15

Pasa den maiatzaren 12an, El teatre de l’home dibuixat konpainia katalanaren 'Harriz harri' ('Pedra a pedra') ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten Haurtzaroko eta Elizaldeko LH2ko haurrek. Ikuskizunak bereziki enpatiaz, intolerantziaz, ezezagun diren gauzei diegun beldurraz eta adiskidetasunaz hitzegiten du.

El teatre de l’home dibuixat konpainiak bi saio eskaini zituen. Lehena 09:15ean Haurtzaroko LH2ko ikasleentzat eta bestea 10:30ean Elizaldeko maila bereko haurrentzat. Antzezlan honen bidez Haurtzaroko haurrek Haziak egitasmoaren baitan ikastolan lantzen ari diren enpatiaren gaiari jarraipena eman zioten. Lanketa hori 'Igel marroitxo' ipuinarekin hasi eta gelako dinamikarekin jarraitu dute. Ondoren askebideetan eman diote segida. Azkenik, prozesu hori osatzera dator nazioarteko 13 sari jaso dituen antzezlan hau. Sari horien artean dago besteak beste, Formatu Txikiko Ikuskizun Onenaren 2008ko Feten saria.

Ikuskizunak itsasoan du bere testuingurua eta pertsonaiak hondarretik eta harrietatik jaiotzen dira. Antzezlana Isidro Ferrer idazlearen 'Piedra a piedra' liburuan oinarritua dago.

Ekitaldi honek enpatiaren gaia lantzeaz gain, beste helburu bat ere bilatzen du, arte eszenikoen mundua ikastetxeetan beste modu batean txertatzea, hain zuzen ere.

Saioak amaitu ondoren, haurrek gaiari eta ikuskizunari buruzko galderak luzatu ahal izan zituzten, emanaldi guztiz parte hartzailea bihurtuz.

'Harriz harri' ikuskizuna

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.