• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haurtzaro Ikastolan Askebidean tailerretan sortutako rapak sarean

2018/11/13

Haziak egitasmoak berezko bizitza hartu du Haurtzaro ikastolan. Lau urteko bizitza du proiektuak eta dagoeneko bigarren urtea da tutoretza eta bizikidetza planean erabat txertatua dagoela. Ziklo bukaeretan Askebideak deituriko tailer berezi batzuk egiten dira ikastolaz kanpoko hainbat sortzaile eta adituekin. Sarrera honetan guztien artean sortutako rapak entzun ahal izango dituzu.

LH6ko gaztetxoak besteak beste RAP eta DJ tailerrak izaten dituzte. Bertan, Bad Sound Systemeko Moro eta Stepy-ren laguntzaz sortzen dituzte baseak eta abestiaren letrak. Autobus Magikoko Gotzon kantaria tailerrean laguntzaile egoten da ere.

Abestiaren sorkuntzaren prozesua behar bezala ikusteko eta jabetzeko grabazio lanak ere egiten dituzte eta bertan azken emaitza lortzen da, kanta bat.

Kanta osatzeko orduan ikastetxean landutako gaiak hartzen dira kontutan: laguntasuna, harremanak, ezetza…

Hona hemen 2017-2018ko ikasturtean sortutako hiru RAP hauek. Bertan entzun daitezkeen letrak, laguntasuna, matxismoa eta arrazakeria dute oinarri.

 

 

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.