• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak egitasmoa martxan da berriro Haurtzaro ikastolan

2017/03/28

2016-2017 ikasturtean Haziak egitasmoa bigarren urtez martxan da Haurtzaro ikastolan, LH2ko, LH5eko eta LH6ko ikasleekin.

Haziak, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duena. 2015-2016 ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolan jarri zen martxan, emaitza oso positiboak emanez. Ikus Haziak dokumentala.

Aurtengo ikasturtean zenbait berrikuntza aipatu behar dira:

  • Batetik, haurren barne mundua azaleratzea helburu duten askebideen artean, bat berria txertatu da, 'Hormargotu', haurrekin muralak egiteko tailer kolaboratiboa, hain zuzen ere eta beste bat zabaldu egin da. Iaz 'Esan rap-arekin' zena, aurtengo ikasturtean 'Esan rap-arekin eta Dj-arekin' askebidea bilakatu da.
  • Bestetik, sortzaile berriak ere badaude aurtengoan: Eider Eibar ilustratzailea da esaterako, 'Hormargotu' askebidean haurren laguntzaile dena eta 'Esan rap-arekin eta Dj-arekin' askebidea, Bad Sound System taldeko Moro eta Iñaki 'Stepi'ren gidaritzapean antolatu da.
  • Azkenik, haurrek barrurako bidea egin dezaten errazteko, aurtengo ikasturtean meditazio saioak txertatu dira. Astebetez egunero 5 minutu eskaintzen dizkiete irakasle eta ikasleek praktika honi. Haziak egitasmoko dinamizatzaileek meditazio saio hauek burutzeko baliabideak erraztu dizkiete irakasleei, testuak prestatuta emanez eta erabili daitezkeen audioak proposatuz.

Baina iazko ikasturtean bezala, Haziak egitasmoa ez da soilik ikastolaren eremura mugatzen, hezkuntza ez-formala ere bere baitan hartzen du, herrian ekintza desberdinen bidez adin tarte guztietara zabalduz, txikienetatik hasi eta aiton-amonenganaino iritsiz.

Gogoratu Haziak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza baten bidez jarri zela martxan 2015ean. 2016-2017 ikasturtean esperientziarekin jarraitu ahal izateko Oiartzungo Udalaren babes ekonomikoa jaso du proiektuak, Oiartzungo herri osoa bere osotasunean kontuan hartuz.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.