• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak egitasmoari jarraipena emateko Askebideak

2017/05/25

Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleak ikastetxean eta Haziak egitasmoaren baitan laguntasuna, barru korapiloak askatzea eta ezetz esatearen garrantzia lantzen aritu dira azken asteotan

Lanketa hau azaleratzeko askebideak deituriko dinamikak izan dituzte azken egunotan. Haurrek nahi zuten askebidea aukeratu dute:

Esan Hormargoturekin askebidean ikastolako horma bat margotzeko aukera izan dute gazteek Eider Eibar irudigilearen laguntzarekin. Taldeka sei pertsonaia sortu dituzte paperean eta haurren ekarpenekin Eiderrek horman markatu ondoren denen artean koloreztatu dituzte. Horrez gain, pertsonaia hauek deskribatzen dituzten ezaugarriak idatzi dituzte horman: beldurrak, auto afirmazioa, bata bestearengandik ezberdinak garela…

Beste askebideetan, Esan gorputzarekin eta Esan Rap eta DJ-arekin, sortzaile bakoitza bere taldearekin erritmoak, letrak, errimak, musika eta honen nahasketak ikusten, aztertzen eta lantzen aritu dira. Zo-Zongó Taldeko Odei Astibia izan dute irakasle lanetan Esan Gorputzarekin askebidean, eta Esan Rap eta DJ-arekin askebidean, berriz, Bad Sound Systemeko Moro eta Stepi izan dituzte bidelagun. Askebide hauei amaiera emateko, hirurak elkarrekin uztartzeko aukera izan dute, zerbait “magikoa” sortuz. Batzuk rapeatzen zuten bitartean, besteek erritmoa jarri diote perkusioarekin eta hirugarrenek berriz, erritmoa eta baseak binilo eta nahasketak egiteko mahaiarekin.

Askebideak

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.