• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak Egunean "Pikatxoia eta pala" marrazki bizidunak egin genituen

2018/10/31

Urriaren 27an, lehen Haziak Eguna egin zen Oiartzunen, "Bizi eta adierazi!" lemapean. Adierazteko txoko ezberdinez josi zen herria: esan ipuinekin, esan gorputzarekin, esan irudiekin eta esan marrazki bizidunekin. Azken honetan, Arditurriko meategietan gertatzen den herriko alegia batean oinarritutako ipuin bati marrazkiak, irudiak, kolorea eta ahotsa jarri genizkion bertaratutakoek.

Adin desberdinetako pertsonek oso modu parte-hatzailean, eta kutxa magikoen bidez, marrazki bizidunak sortu genituen. Hemen ikus dezakezue:

"Pikatxoia eta pala" (Haziak Eguna, Oiartzun, 2018/10/27) from Haziak on Vimeo.

Bideo honetan egunean bertan sortutako "Pikatxoia eta pala" alegiaren marrazki bizidunak ikusiko dituzu. Mila esker parte hartu zenuten herrikide guztiei, baita VEDIko lagunei ere kutxa magikoen magia asmatu izanagatik.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.