• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak proiektuak Donostian izango den Ilusionista Sozialen Mintegiko Nazioarteko Jardunaldian parte hartuko du.

2017/10/18

Datorren astean Donostian izango den Ilusionista Sozialen Mintegiko 2017 Nazioarteko Jardunaldiak: Jakintzak Elkarlotuz ekimenaren baitan emango du ekarpena Haziak proiektuak.

Jardunaldiak urriaren 23an hasiko dira eta 25era arte iraungo dute. Haziaken interbentzioa 24ean 17:00etan izango da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II Eraikineko 1.3 gelan hain zuzen ere. Haziaken lekukoa Boterea, eskola eta ingurunea izeneko atalean kokatuko da, eta “Boterea, eskola eta ingurunea: esperientziatik hausnarketara”-z hitz egingo dute.

Jardunaldia doan den arren, parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hemen eman dezakezu izena.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.