• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Webgunea eraikitzen: Haurrei zuzendutako atala

2016/02/01

Pasa den abenduaren 21ean Haziak egitasmoan haurrak izan ziren protagonista. Saioaren helburua haurrek haziak.ametza.com webgunean beraien atal propioa izango dena sortzeko prozesuan parte-hartzea zen.

 

Guztion artean, haurrak zein helduak, dinamizazio berezia gauzatu genuen non kolorea eta irudimena izan ziren nagusi. 7 eta 12 urte bitarteko haurrek aldez aurretik kontutan hartu ez genituen ekarpen ugari egin zituzten: euren iritzia emateko gunea, jolasak... Nahiz eta ezinezkoa den haurrek proposatutako guztia webgunean islatzea, urrats honek berebiziko garrantzia dauka, izan ere, beraien mundutik eta beharretatik sortuko baita erabiliko duten atari digitala. Emaitza apiriletik aurrera egongo da ikusgai.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Material osagarria:

  • Metodologia: Parte-hartze saioaren dinamika - Haurren webgunerako diseinua

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.