Bidea sortu

Gaiari bigarren hurbilpena

Ipuina ‘Igel Marroitxo’/Komikia, ‘BarruKLIK’

Bideoa ikusi ondoren, gelan talde guztia bildurik dagoela, irakasleak pantailan irakurriko du ipuina.

  • LH2koen kasuan ipuinaren hasiera (4-17 orrialdeak) eta bukaera (30-35 orrialdeak)
  • LH5-6koen kasuan komikiaren hasiera (4-15 orrialdeak) eta bukaera (30-35 orrialdeak)

Ikasleek proiektore baten bidez jarraituko dute. Irakurketa amaitu ondoren irakasleak adieraziko die zer egin behar duten: istorioaren korapiloa asmatu beharko dute (bidea sortu), bakarka eta taldeka.