• Vimeo
  • Twitter

Haziak > Zer da

Zer da Haziak egitasmoa?

Haziak, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Elkar bizitza osasuntsua elikatzeko asmoz barne eraikuntzan zein kontzientzia kolektiboan oinarritutako metodologia bat garatu da. Bertan, hezkuntza formala, hezkuntza ez formala eta herritarren arteko zubiak eraikitzen dira.

Haurrak ezinbesteko hartzailetzat dituen egitasmo honetan, metodologia eta material zehatza landu dute hainbat eragilek elkarlanean.

Laborategi erraldoian tokian tokiko sustraiak ezarriz borobiltzen, osatzen, handitzen, indartzen joango den egitasmo bizia da Haziak; euskalduna, partehartzailea, parekidea, haurren ahotsa kontuan hartzen duena, ekarpenei irekia, errespetuan oinarritua…

Lehen esperimentazio esparrua Oiartzun herrian kokatzen da. Aurrera begira Euskal Herriko nahi adina herri eta eskoletan antzerako lanketak egiteko oinarriak ezarri nahi ditu, beti ere ekarpenei irekia egonik.

Zer lortu nahi da?

  • Barne eraikuntza pertsonal eta naturalen lanketak.
  • Kideen arteko elkar bizitza osasuntsua.
  • Egoera desorekatuen antzemateak eta horien iraultzeak.
  • Harremanen saretze etengabea.
  • Giza ahalmena garatuz, etorkizuneko egoerei konfiantzaz, sormenez, espiritu kritikoz eta gozamenez aurre egiteko herritar aktiboak sortzea.

Zein dira hartzaileak?

Haziak egitasmoak, 2015-2016 ikasturtean Oiartzungo herrian izango du epizentroa. Hartzaileak zein ekintzaileak haurrak, gurasoak, irakasleak, sortzaileak, norbanakoak eta herriko era-gileak… izango dira. Aurrera eramango den metodologia, Haurtzaro ikastolaren, Abaraxka ludotekaren zein herriko hainbat eragileen parte hartze dinamiken bitartez gauzatuko da, heziketa formala eta ez formala uztartuz.

Nortzuk dira egitasmo honetako partaideak?

Egitasmo bizia da eta ondorioz eragile desberdinak gehitzen joan daitezke beharren arabera. Hauxe oraingoz osatua dagoen sarea:

 

Entitateak Norbanakoak
iametza interaktiboa S.L. Nora Barroso Nekane Martiarena
Haurtzaro ikastola Eider Eibar Odei Barroso
Abaraxka ludoteka Odei Astibia Lur Korta
Dejabu panpin laborategia Idurre Ugalde Jon Martin
Etxegiroan Pello Añorga Idoia Beratarbide
Antza komunikazio grafikoa S.A.L. Joana Telletxea Axun Ertzibengoa
Dixidu diseinu grafikoa S.A.L. Jon Arechalde Mendi Urruzuno
Oiartzun irratia Lorea Agirre Garbiñe Ubeda
Antiju morik    
Oiartzungo udala  
Aztiker  

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.