Askebideen helburua haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak jarri dira martxan, haur guztiak desberdinak direlako eta batzuek irudien bidez komunikatzea gustukoago duten bitartean, beste batzuek adibidez, gorputzarekin egitea nahiago dutelako
Gazteei ahotsa ematearen garrantzia
2022/05/25
Gazteen ahotsaren eta ematen zaizkien aukeren inguruan artikulu bat idatziz kolaborazio berri bat egin dugu Guraso.eus atarian. Honen arira ere, irratian elkarrizketa bat egin diote Haziakeko kide den Nora Barrosori. Esteka honetan artikulua eta elkarrizketa irakurri eta entzuteko aukera duzue. Aurreko albiste [...][Elkarrizketa] Eduki berriaren aurkezpena. Hilerokoa
2022/05/11
Guraso, tutore eta hezitzaileentzat Hilerokoa mitoak eta ziklizitatea tailerra antolatu dugu Haziak egitasmoak eta Loregorrik. Honetaz gain, gaiaren inguruan gaztetxoentzat ere bideo bat sortu dugu. Guzti honen inguran gehiago jakiteko entzun Oiartzun irratian Haziakeko kide den Nekane eta Loregorriko Maialeni [...]2022/05/10
"Gure munduak plazara" izenburu nagusipean, Oiartzungo gazte antzerki taldekoen hausnarketa eta kezkak jaso ditugu Haziak egitasmoaren baitan Oiartzungo udalaren laguntzari esker. Sormen prozesua abiapuntutzat hartuta, ekarpenak esketx formatuan landu dituzte eta emaitza jarraian dituzuen bideo laburretan dituzue. Gazteek konpartitzen dituzten [...]Hitzen arteko loturek narrazioak sortzen dituzte hemen. Fantasiazko munduak eta sentipenak nahastu eta konpartitzea ematen da gune honetan.
Pintzelak, margoak, papera, mihisea… ideiak irudien bitartez kaleratzeko adierazpidea da hau.
Norbanakoak barruan duen hori paperean eta ahozko adierazpenaren bitartez plazaratzeko sortua. Jendaurrean azaltzeko, norbere erritmoa eta tonua jartzeko bidea.
Gorputz guztiak desberdinak dira eta bakoitzak soinu berezia sortu dezake. Gorputzen mugimendu eta soinuekin zein perkusio instrumentuekin adierazpen sonoroak transmititzeko aukera ematen da bertan.
Hip Hop munduaren arlo bat da DJa. Musika eta erritmoaren bitartez haurrek DJaren mundua ezagutu eta nahi dutena adierazteko aukera izango dute barrua askatuz eta sorkuntza prozesua konpartituz.
Askebide honetan, haurrek adierazi nahi dutena, irudi eta hitzen bitartez hormetan azaleratzen dira. Irudien eta mezuen sorkuntzak modu kolektiboan bideratzen dira jabegabetzaren bitartez non guztion ahotsak, beharrak eta formak hartzen diren kontutan.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.