2025/12/29
2025eko abenduaren 10ean inauguratu zen Oiartzunen “Botere Harremanak Argazkitan” erakusketa. Erakusketak komunitatean egunerokoan bizi ditugun botere harremanak irudien bidez azaleratzeko espazioa eskaini zuen: elkarri begiratzeko, geure burua besteengan islatuta ikusteko eta, zenbaitetan, interpelatuak sentitzeko aukera emanez.
Argazkiek boterearen adierazpen ezkutuko zein agerikoak jarri zituzten mahai gainean, eta bisitariek horien aurrean gelditzeko, galderak egiteko eta norberaren esperientzietatik irakurtzeko parada izan zuten. Prozesu horretan, oso aberasgarria izan da botere harreman horiek modu anitz eta ezberdinetan begiratzea, irudiei hitzak jartzea eta ikusitakoa zein bizitutakoa herritar askorekin partekatzea.
Inaugurazio egunean bereziki nabarmena izan zen sortzaileen eta ikusleen arteko elkarrizketa. Elkarrekin, argazkiei so, botere harremanak beste modu batean orekatu genituen: sortzaileak eta ikusleak maila berean jarrita, begiradak partekatuz eta esanahi berriak eraikiz.
Bideo honen bidez, erakusketak utzitako arrasto horri heldu nahi diogu, bizitako uneak berreskuratu eta prozesuan sortutako gogoetak partekatzeko asmoz..
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere
egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.